Gobeu

Gobeu (ofizialki Gobeo) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 504 metroko garaieran dago, Zadorra ibaiaren ertzean. Gasteizko udalerriaren ipar-mendebaldean kokatua, hirigunetik 6 kilometrora dago. Herriko jarduera ekonomiko nagusia industria da, inguruko Gamarra Nagusian gertatu bezala. Izan ere, Gobeuko lurretan Ehari-Gobeuko industrialdea eraiki zen 1960ko hamarkadatik aurrera. Gaur egun Gasteizko Ehari-Gobeu auzoko zati dugu.

Gobeu
 Euskal Herria
Gobeuren ikuspegia
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′40″N 2°43′51″W / 42.8611°N 2.7308°W / 42.8611; -2.7308
Demografia

Demografia

Gobeuko biztanleria

Ondasun nabarmenak

  • Landazuritarren oinetxea, XVII. mendean berreraikia. Fatxadan armarri handia du, «Antes morir que manchar el vivir» («bizitzea lohitu baino lehenago hil») gaztelaniazko goiburua duena. Bertan bizi izan zen Joakin Jose Landazuri, XVIII. mendeko arabar historialaria.

Jaiak

Gobeuko herrixkak ekainaren 29an ospatzen ditu bere jaiak.

Argazki galeria

Kanpo estekak


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa