Glomeromycetes

Glomeromycota (hizkera arruntean glomeromycetes) Fungi erreinuko filum bat da[2]. 200 espezie inguruz osaturik dago[3]. Geosiphon pyriformis espeziea salbu (Nostoc zianobakterioekin asoziazio endozitobiotikoa eratzen du), gainerako espezie gehienek mikorriza arbuskularrak eratzen dituzte landareen sustrai edo zurtoinekin (azken hau briofitoen kasuan). Hala ere, hau ez da oraindik frogatu espezie guztietarako. Dirudienez, Glomeromycota gehienak nahitaezko biotrofoak dira eta sinbiosia behar dute karbonoa eta energia eskuratzeko, baina azken aldiko ikerketek erakutsi dute zenbait espeziek bizitza independentea izan dezaketela[4].

Glomeromycetes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
Dibisioa Glomeromycota
Caval.-Sm., 1998[1]
Ordenak
Glomerales

Diversisporales
Paraglomerales
Archaeosporales

Ugalketa

Glomeromycota taldekoek, oro har, mizelio zenozitikoa (urriki trenkatua) daukate eta asexualki ugaltzen dira hifaren muturraren garapen blastikoaren bidez. 80-500μm-ko esporak ekoizten dituzte; zenbait espezietan espora konplexuak eratzen dira muturreko sakulu baten barruan[5].

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glomeromycetes