Gizarte-laguntza

Gizarte-laguntza gobernu batek ematen duen laguntza mota bat da, gizarte-ongizatea hobetzeko, gizarte bateko kideek oinarrizko giza beharrak ase ahal izatea bermatzeko, hala nola elikadura eta etxebizitza. Gizarte-segurantza zein ongizate kontzeptuak sinonimo izan daiteke, baina herrialde batzuetan ez da hala, gizarte-segurantza aldez aurretik lagundu dutenei soilik ematen baitiete (adibidez, pentsio-sistema gehienak), beharrean oinarrituta laguntza ematen duten gizarte-laguntzako programei kontrajarrita (adibidez, baliaezintasun-prestazio gehienak edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta)[1][2]. Lanaren Nazioarteko Erakundeak honela definitzen du gizarte-laguntza: "adineko pertsonei laguntzea, seme-alaben mantenuari laguntzea, osasun arreta unibertsala, gaixotasun-bajak eta aitatasun-baimenak, langabezia- eta baliaezintasun-prestazioak eta gaixotasun profesionalak dituzten pertsonei laguntzea"[3][4].

Zentzu zabalagoan, gizarte-laguntzak barne har ditzake ongizatearen oinarrizko maila emateko ahaleginak, diruz lagundutako gizarte-zerbitzuen bidez, hala nola, osasuna, hezkuntza, azpiegiturak, lanbide-heziketa eta etxebizitza publikoa. Ongizate-estatu batean, Estatuak osasunaren, hezkuntzaren, azpiegituren eta gizartearen ongizatearen ardura hartzen du bere gain, eta deskribatutako gizarte-zerbitzuak ematen ditu.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak