Geoglossum cookeanum

Geoglossum cookeanum Geoglossaceae familiako onddo espezie bat da. [1]

Geoglossum cookeanum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaGeoglossomycetes
OrdenaGeoglossales
FamiliaGeoglossaceae
GeneroaGeoglossum
Espeziea Geoglossum cookeanum
D. Minter eta P. F. Cannon, 2015

Sinonimoak: Geoglossum glabrum var. minor, Geoglossum glutinosun

Deskribapena

Askomak: 110 mm arteko garaierakoa eta 25 mm arteko zabalerakoak, borra edo espatula itxuran, erdialdea ildaska batekin,

Hanka: Desberdin samarra, gainazal emankorra gainaldean, leuna edo glabroa, beltz mate kolorekoa.

Haragia: Zaila eta elastikoa, gris-beltzaxka kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Geoglossum terminoa grekotik dator, lurra, esan nahi duen “ge” hitzetik eta mihia esan nahi duen “glossa” hitzetik. Lurretik ateratzen den karpoforoaren itxura bitxiagatik.

Jangarritasuna

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

Geoglossum arenarium delakoarekin nahas daiteke. Geoglossum umbratile espeziearekin ere bai.[4]

Sasoia eta lekua

Udazkenean. Hezeguneetan, lurzoru biluzietan edo briofitoz estalita daudenetan, eremu hareatsuetan, Pinus sp. basoetako soilguneetan edo baita kostaldeko dunetan ere. Ez da oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua

Euskal Herria, Maroko , Erresuma Batua, Irlanda, Espainia, Australia, Danimarka, Herbehereak, Hungaria, Alemania, Norvegia, Italia, Finlandia, Maroko, Australia.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak