Gazte Martxa
Gazte Martxa bi urtez behin Aberri Egunaren inguruan Euskal Herrian egiten den gazte ezkertiar eta abertzaleen martxa bat da. Bertan ibilaldi, hitzaldi, lantegi eta kontzertuak egiten dira. Aurrekaria 1999an bi astez Euskal Herria zeharkatu zuen Gazte Abialdia kontsidera daiteke. 2015an Lekunberri-Berriozarren izan zen azken edizio nazionala 2022an berriro ekin zioten arte. Hala ere, herrialde zein eskualde gazte martxak ere egin izan dira. [1] Besteak beste, 2016an Zarautzen egin zuten Gazte Martxa bat.[2]
Edizioak
- 2007 - apirilaren 6etik 8ra, Untzaga-Laudio. Leloa: Gure izarra independentzia![3]
- 2009 - apirilaren 10etik 12ra, Amaiur-Donibane Garazi. Leloa: Lotu Independentziara![4]
- 2012 - apirilaren 6etik 7ra, Sara-Lesaka. Leloa: Jalgi hadi garaipenera![5]
- 2015 - apirilaren 3etik 5ra, Lekunberri-Berriozar. Leloa: Herria Mugarri, Gazteok Martxan![6]
- 2020-2021 urteetan Covid-19agatik ez zen Gazte Martxarik egin, baina "EH, ez gaude inoren zain!" lelopean hainbat kontzertu antolatu zituzten.[7]
- 2022 - apirilaren 14tik 17ra, Zugarramurdi-Elizondo. Leloa: BostEHun eta zutik![8]
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Gazte Topagunea
- Gazte Mugi!
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: AzalaBerezi:BilatuMikel OiartzabalBerezi:AzkenAldaketakLamine YamalPietà (Michelangelo)Nico WilliamsRobin Le NormandDani OlmoMarc CucurellaMartin ZubimendiTxikipedia:AzalaUnai SimónAymeric LaporteShannen DohertySan MamesIñaki WilliamsPlatonLuis de la FuenteZetakCarlos AlcarazBigarren Mundu GerraEuskal HerriaTübingenWikipediaOihan VegaKategoria:1985eko heriotzakFestina auziaBorut BožičEuskara2024SarpenMikel LandaFermin BalentziaJulen MadinaSuge gorbatadunWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraIdoia AsurmendiTadej Pogačar