Grand Officer of the Military Order of Italy Gold Medal of Military Valour Commemoration Medal for the thousand of Marsala Shield of San Antonio (1846)
Giuseppe Garibaldi Nizan jaio zen, garai hartan Piemonte-Sardinia zen erresuman, 1807kouztailaren 4an. 1793-1814 artean NizaFrantziaren eskuetara aldatu zen, NapoleonenItaliako kanpainan. Frantsesa izan zen bitartean, erregistro zibilak frantsesez idazten zituzten, eta Giuseppe haurra horrela dago inskribatuta: Joseph-Marie Garibaldi. 1807kouztailaren 19an bataiatu zuten Nizako Saint-Martin-Saint-Augustinen eta Joseph Garibaldi eta Julie Marie Garibaldi izan zituen aita-ama pontekoak[1].
Aita Giovanni Domenico Garibaldi izan zuen, Chiavari jaioa, Genova inguruan, eta merkantzia-ontziteriaren kapitain izan zen. Ama, berriz, Maria Rosa Nicoletta Raimondi izan zuen, Loanokoa, Liguriakoa. Bikoteak 6 seme-alaba izan zituen: Angelo, Giuseppe, Michele eta Felice eta beste bi alaba txikitan hil zirenak.
Gurasoek Giuseppe abokatu, mediko edo apaiz izatea nahi bazuten ere, haurrari ez zitzaion eskola gustatzen eta ekintza fisikoetan eta itsasoan zituen zaletasunak. Italiera ikasten ere aritu zen eta antzinako historia ere bai, Antzinako Erromak erakarri zuelarik erabat.
15 urterekin, aita konbentzitu zuen azkenean itsasoan karrera egiten uzteko eta, 17 urte zituenean, Angelo Pesante Sanremok gidatutako Costanzan ontziratu zen. Lehen bidaian, Odessara joan zen, Itsaso Beltzean, eta Taganrogeraino iritsi zen, Azov itsasoan[1].
1827an, NizatikItsaso Beltzera zihoanean, greziar piratek egin zioten eraso ontziari, baian lortu zuen bere helmugarantz egitea.
1828an gaixotu egin zen eta, Konstantinoplara iritsi zenean, italiar erkidegoan egon zen 1832ra arte, italiera, frantsesa eta matematika irakasten[1].
Sardiniako itsas gudarostean aritu zen, eta 1833an, Mazzini zuzendari zuen Italia Gaztea higikundean sartu zen eta Cleómbroto ezizena eman zioten, Piemonteren matxinadan resku hartu zuelarik; horren kariaz, hurrengo urtean, heriotza-zigorra eman zioten eta erbestera alde egin behar izan zuen.
Anita Garibaldi, 1839anAnita Garibaldi, gizonezkoz jantzitaGiuseppe eta Anita Garibaldi, San Marinora ihes egiten
Hego Amerikan, Italia Gaztearen aldeko beste italiar disidente batzuekin harremanetan jarri zen eta Asilo di Vertudframazon-logiako kide ere egin zen. Zenbait gudatan esku hartu zuen: Brasilen (1836), Montevideon (1842-46). Italian batasunaren bila ibili bazen ere, Hego Amerikan, kolonia zaharren independentziaren bila egin zuen borroka.
Garai hartan, emakume asko ibili zituen inguruan, Bento Gonçalves da Silvaren iloba Manuela de Paula Ferreira edo Ana María de Jesús Ribeiro, gerora Anita Garibaldi deitu ziotena.
Anita ausarta zen erabat eta ezpata-jokoa ikasi eta tiroa praktikatu zuen. Garibaldiren lagun askok baino hobeto egiten zuen tiro. 1840ko martxoan jaio zen Menotti, buruan itxuragabetasun batekin, ama zaldi gainetik erori zelako ihes zihoan batean.
Errepublikako gobernuak 1.000 behi eman zizkien, eta haiekin joan ziren hurrengo helmugara: Montevideo. Bidaia latza izan zen hura eta azienda erdia bidean hil zitzaien. Han ere ez zegoen bakerik[2].
1841ean, iritsi zen Uruguaira eta Montevideon dago José Garibaldi museo-etxea, Garibaldi eta bere familia bizi izan ziren etxean. Hor ere Les Amis de la Patrielogiako kide egin zen, eta matematika-eskolak ematen aritu.
1842an, Montevideoko gobernuak ontzidiaren buru egin zuen, eta, 1842koabuztuaren 16an, Paraná ibaian egin zuen borroka, Costa Brava deitu zitzaion norgehiagokan. Brownen indarrek Garibaldi garaitu zuten, eta ihes egin beharrean izan zen.
1843an, berriro zen Montevideon eta Combate de Tres Cruces deiturikoan esku hartu zuen azaroaren 17an. Egun, Garibaldiren oroimenak bizirik dirau Uruguain. Oroitarria du Salton, Giusseppe Garibaldi hiribidean.
1842an, Garibaldi Ana María de Jesús Ribeirorekin ezkondu zen, Anita Garibaldirekin. 1839an ezagutu zuen Lagunan eta lau seme-alaba izan zituzten: Menotti, Rosita (bi urte zituela hil zen), Teresita eta Ricciotti.
1848ko iraultza izan zenean, Italiara itzuli zen, eta Austriak eta FrantziakItalia iparraldean okupaturiko lurraldeen Savoiako erresumak gidatzen zuen independentziaren alde egin zuen. Frantziaren laguntzarekin, Austriaren aurka egin zuen, baina, bat-batean, Napoleon III.ak jarrera aldatu zuen, eta negoziazioaren aldeko bilakatu zen, eta Garibaldiren nahiak itxaron beharrean izan ziren. Erromako errepublika sortu zen (1849), baina ez zuen luzez iraun. Italiatik ihes egin beharrean izan zen berriro, eta berarekin zihoazen 3.900 gudari eta Anita emaztea; atzetik zuten espainiar, frantziar eta napolitarrek osaturiko gudarostea.
1849koabuztuaren 4an, sukar tifoideak hil zuten Anita, ihesean zebiltzan bitartean. 28 urte betegabe oraindik, ehorzketa amaitu gabe utzi behar izan zuten, Garibaldiren oinazerako, tropak gainean zituztela-eta[2].
Erretiratu baino lehen, Callaoko suhiltzaile egoitza sortu zuen eta, egun, bere izena darama oraindik. New Yorka itzuli zen eta, 1853ko azaroan, Tyneside aldera abiatu zen, Ingalaterra iparraldean. 1854ko apirilean irten zen handik.
Emma ontzian Garibaldiri arma-kargamentua eramatera joan zitzaion Alexandre Dumasen laguntza ekonomikoa izan zuen Sizilian eta, geroago, frantses idazleak bere oroitidazkia idazten lagundu zion Garibaldiri.
Lema hark Erroma zaintzen zuen Napoleon haserretu zuen eta Napoli okupatzen ari zen Piemonteko armadak Garibaldi atzerarazi zuen, Aspromonten (Napoli hegoaldea) preso hartuz.
1864an, Ingalaterrara bidaiatu zuen, eta atsegin handiz egin zioten harrera han, eta Lord Palmerston lehen ministroarekin biltzeko aukera izan zuen. Okupatutako beste nazio batzuen askapenean esku hartu zuen, Kroazia, Grezia edo Hungaria, baina ez ziren gauzatu.
1866an egin zuen eztanda III. independentzia gerrak eta Garibaldi eta Alpeetako Ehiztarien 40.000 gizonek, prusiarren laguntzaz, austriarren aurka egin zuten borroka Bezzeccako guduan, garaipena lortu eta Trentoz jabetu ziren
1867an, frantziarrak Erromatik erretiratuta, beste martxa bat antolatu zuen Erromarantz, baina berriro itzuli ziren frantziarrak eta berriro izan zuen porrota Garibaldik, Mentanan orduan.
1870ean, frantziarrekin batera alemaniarren aurkako gudan esku hartu zuen, eta Frantziako lau departamendutan diputatu hautatu zuten.
Azkenean, 1870ean, lortu zen Italiaren bateratzea eta Garibaldi Legebiltzarrerako hautatu zuten. Hasiera batean kargua onartu bazuen ere, gero utzi egin zuen, haren ideia errepublikazaleak ez baitziren gauzatu.
Bizitzako azken urteak Caprera uhartean eman zituen, eta oroitidazkia idatzi zuen han. Hainbeste amestutako Erroma ez zuen hartzerik lortu, ez bere eskuz behintzat.
1873an, I Mille (Milak) argitaratu zuen eta, 1874an, diputatu egin zuten. Sozialismotik gero eta hurbilago, Lehen Internazionalera ere batu zen.
1876ko ezkerreko gobernuaren aldeko izan zen, baina ez zen legebiltzarrarekin bat etorri. 1879an, Lega della Democrazia (Demokraziarako Liga) sortu zuen, eta sufragio unibertsala, eliza desjabetzea eta gudaroste iraunkorra ezeztatzea proposatu zituen.
Urte berean, berriro ezkondu zen, oraingoan Francesca Armosinorekin —bigarren ezkontza deuseztatzea lortu baino lehen—. Bikoteak beste hiru seme-alaba izan zituen: Celia, Teresita eta Manlio[4].
Hantxe hil zen, 1882koekainaren 2an, Sizilian zehar bidaia ospetsu bat egin ondoren. 74 urte zituen[7].