Gaizka Tokero

futbolari arabarra
Gaizka Toquero» orritik birbideratua)

Gaizka Tokero Pinedo[1] (Gasteiz, Araba, 1984ko abuztuaren 9a), Toquero bezala ezagunagoa, aurrelari gisa jokatzen zuen euskaldun futbolari ohia da.

Gaizka Tokero

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGazika Toquero Pinedo
JaiotzaGasteiz1984ko abuztuaren 9a (39 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Deportivo Alaves C2003 / 2005
Deportivo Alaves B2005 / 2006292
Lemoa Kirol Elkartea2006 / 2007340
Sestao River Club2007 / 2008385
Athletic2008 / 201520725
Eibar KE2008 / 20081741
Euskal Herriko futbol selekzioa2010 / 201672
Deportivo Alavés2015 / 20176912
Real Zaragoza2017 / 2019304
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia18
Lateralitateaeskuina
Pisua79 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Izengoitia(k)Lehendakari, The Boss

UEFA: 250008636 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

CD Ariznabarra, Erreala eta Deportivo Alaves taldeetan hasi zen bere kirol ibilbidea. Bigarren B Mailan hiru denboraldi egin ondoren, eta Eibarren lagapen labur bat egin ondoren, 2009an Athletic Clubek fitxatu zuen. Bilboko klubeko lehen hilabeteetan Fernando Llorenterekin aurrelari bezala postu finkoa lortu zuen, finalerdietako itzulian eta Errege Kopako finalean gola sartuz. San Mameseko zaleek asko maite zuten lan fisiko handiak egin zituelako, eta ohikoa izan zen publikoak "ari, ari, ari, Toquero Lehendakari" oihua abestea.

Bere lehenengo gola, BBVA Ligan, 2009ko apirilaren 21ean sartu zuen, Deportivo Numancia de Soria taldearen kontra.

Toquerok 2 zenbakia zeraman kamisetan. Zenbaki hori ez da oso ohikoa aurrelari batentzat, baina Athletic Clubean sartu zenean, lehenengo taldean libre zegoen zenbaki bakarra zen.

2014-15 denboraldian soilik 5 jokaldi jokatu zituen, 50 minutu osotara.Horregatik,2015eko uztailean kontratua bertan behera uzteko akordioa lortu zuen.Zazpi denboraldi, 207 partida eta 25 golen ostean utzi zuen taldea. Bere etaparik onena Joaquin Caparrosen[2] agindupean. Entrenatzaile honekin 103 partida jokatu zituen, 74 titular gisa.

Athleticekin kontratua eten ondoren, bi denboraldirako sinatu zuen Deportivo Alavesekin[3] Bigarren Mailan. Bere lehen denboraldian 41 jokaldi jokatu zituen eta bederatzi gol sartu zituen.

2017ko abuztuaren 4an, Real Zaragozak (2. mailako taldea) bere fitxaketa iragarri zuen. Bere lehen kanpainan hogeita hamar partida jokatu zituen,lau gol sartuz. Bere esperientziagatik, aldagelak kapitain bezala aukeratu zuen.

Euskal selekzioan

Zazpi partida jokatu zituen Euskadiko selekzioarekin. 2010ean Venezuelaren aurka debuta egin zuen. Trikolorearekin bi tanto egin zituen, biak Boliviaren aurka 2012an.

Estatistikak

TaldeaMailaDenboraldiaLigaKopaChampions LeagueEuropa LeagueSuperkopaDenera
JPGJPGJPGJPGJPGJPG
Alaves C
3.2003/04------------
3.2004/05------------
Denera------------
Mini Glorias
2.B2005/06292--------292
Denera292--------292
Lemoa
2.B2006/0733010------340
Denera33010------340
Sestao River
2.B2007/0837510------385
Denera37510------385
Eibar
2.2008/0916410------174
Denera16410------174
Athletic
1.2008/0920162------263
1.2009/1031820--9020448
1.2010/1130730------337
1.2011/1235471--140--565
1.2012/1316010--52--222
1.2013/1420010------210
1.2014/1540001000--50
Denera15620203102822020725
Alaves
2.2015/1639920------419
1.2016/1723152------283
Denera621072------6912
Zaragoza
2.2017/1829410------304
2.2018/190000------00
Denera29410------304
Ibilbide osoan36245315102822042452

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak