Frantziar paradoxa

Frantziar paradoxa, Frantzian ematen den ustezko nutrizio-paradoxa da, gaur egun nagusiki ezarrita dagoen nutrizio teoriaren zati batekin bat ez datorrena. Honakoa da paradoxa: herrialde horretan gaixotasun kardiobaskularren intzidentzia AEBetan baino askoz txikiagoa da, gantz aseetan aberatsagoa den dieta jarraitzen duten arren.

Samuel Black irlandarrak, frantziar kulturaren behatzaile eta gourmetak, 1819an artikulu zientifiko bat argitaratu zuen, eta bertan honako ohar hau egin zuen: "Frantsesek koipe ugari jaten dute -gaztak, esne osotik eratorritako beste batzuk eta foie grasak-, eta, oro har, ingelesek eta beste europar batzuek baino bihotzeko gutxiago egiten diote". Black artikuluaren amaieran argi utzi zuen ardo beltzaren kontsumoak zerbait izan zezakeela.

Harrezkero gertakariaren hainbat interpretazio izan dira. 1991n, AEBetako CBS telebista kateko telebista saio batek (60 Minutes) ardo beltzaren kontsumoaren ondorioa zela ziurtatu zuen, eta horrek herrialde hartan ardo beltzaren salmentak gora egitea eragin zuen. Ordutik, fenomeno hau frantziar paradoxa izenaz ezagutzen da.[1] Paul Bocuse sukaldariak, berriz, frantziarrek kontsumitzen dituzten foien eta haragien kalitate handiagatik azaltzen zuen, ardoarekin batera. Azken ikerketek azido oleiko handia duen oliba olio eta dieta mediterraneoa deritzonaren beste osagai tipiko batzuren kontsumoaren eragina dela adierazten dute.[2]

Alde batetik, argi dirudi alkoholaren kontsumo neurritsua, batez ere ardoarena (resveratrola, polifenolak eta flavonoideak dituena) osasunarentzat onuragarria dela, nahiz eta azterketa berrienek gantz asearen kontsumoaren eta gaixotasun kardiobaskularren artean erlaziorik ez dagoela ondorioztatu duten,[3][4][5][6][7] eta, nolanahi ere, alderantziz izan litekeela,[8] nahiz eta beste faktore batzuk barazkien kontsumoa handitzea eta karbono hidratorena murriztea izan daitezkeen.

1950ean Ancel Keys estatubatuar fisiologoak egindako ikerketa batek jada gantz aseak kaltegarriak direlako ideia proposatu zuen, baina gezurretan nahita ari zela frogatu dute.

Erreferentziak