FK Budućnost Podgorica

FK Budućnost Podgorica (serbo-kroazieraz Fudbalski klub Budućnost Podgorica) Montenegroko futbol talde bat da Podgorica hiriburukoa. Montenegroko bi liga eta kopa bat irabazi ditu. Budućnost hitzak "etorkizuna" esan nahi du.

FK Budućnost Podgorica
Sorrera1925
Futbol zelaiaStadion Pod Goricom Podgorica
edukiera: 12.000 lagun
inaugurazioa: 1945 (2000an berriztua)
PresidenteaMontenegro Veselin Mijač
EntrenatzaileaSerbia Mladen Milinković
LigaMontenegroko Liga
2023-243.a
Webguneawww.fkbuducnost.co.me
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

1925 urtean sortu zen eta Jugoslaviako lehen mailan denboraldi gehien egin zituen talde montenegroarra izan zen, garai hartan FK Buducnost Titograd izena izan zuen. Ligan ez zuen emaitza onik lortu baina bi aldiz jokatu zuen Jugoslaviako Kopako finala. Bietan galtzaile izan zen, 1965ean Dinamo Zagrebek 2-1 irabazi zion eta 1977an Hajduk Splitek 0-0 egin ondoren luzapenean bi gol sartuta.

2006-07 denboraldian abiatu zen Montenegroko liga eta bost aldiz irabazi du eta beste zortzi ediziotan bigarrena izan da. Bereziak izan dira 2008 eta 2017ko Ligak, lehen hiru taldeek puntutan berdinduta bukatu baitzuten, bietan ere Budućnost aurretik. Azken urteetan Sutjeska taldearekin lehia gogorra izan du.

Uniformea

 
2015-2017
 
2017-2020
 
2020-2022

Palmaresa

Jugoslavian: 0

Montenegron: 10

  • Montenegroko Liga:
    • Txapelduna (6): 2008, 2012, 2017, 2020, 2021, 2023.
    • Bigarrena (7): 2007, 2009, 2010, 2011, 2013, 2016, 2022.
  • Montenegroko Kopa:
    • Txapelduna (4): 2013, 2019, 2021, 2022.
    • Finalista (3): 2008, 2010, 2016.

Nazio artean: 0

Kanpo estekak