Eztei martxa (Mendelssohn)
- Artikulua
- Eztabaida
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Eztei martxa (Mendelssohn) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1842 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | martxa eta eztei-martxa |
Tonoa | Do maior |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | Uda gau bateko ametsa |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Felix Mendelssohn |
Eztei martxa (1842) (Hochzeitsmarsch) Felix Mendelssohn alemaniar musikagile eta musikariak idatziriko musika lan bat da, Uda-gau bateko ametsa izenburuko balletaren atala; ballet hori izenburu bereko William Shakespeare antzerkigilearen antzezlanean oinarrituta zegoen.
Martxa hau mendebaldeko ezteietan gehien erabiltzen den musika da. Normalean organoz jotzen da emaztegaia sartzen denean eta, baita ere, ezkontza bukaeran. Herrialde anglosaxoietan ere ezkontza bukaeran jotzen da eta beste hauekin batera: Richard Wagnerren Lohengrin operaren amaierako "Eztei korua" eta Jeremiah Clarkeren "Danimarkako printzearen martxa".[1]
1842an sortua oso ezaguna egin zen Viktoria Erresuma Batukoa eta Frederiko III.a Alemaniakoa izango zenaren ezkontzarekin, 1858ko urtarrilaren 25ean. Laster Europa osoan zabaldu zen ezteietako musika gisa. Dirudienez, emaztegaiaren ama Mendelssohnen zale sutsua zen.[2]
Autoritate kontrola |
|
---|