Euskal Herriko historiaren kronologia

Euskal Herriko historiaren kronologia honek Euskal Herrian Historiaurretik gaur egun arte izan diren gertakari esanguratsuak biltzen ditu, nolabaiteko mugarria jarri izan duten horiek.

Historiaurrea

  • K.a. 15.000.000 │GERTAERA Gaur egun ezagutzen dugun Euskal Herri osoa atera zen uretatik[1].
  • K.a. 25.000[1]TEKNOLOGIA Izturitzeko leizean (NB) txirulak erabiltzen zituzten. 1924an hegazti hezurrez eginiko hiru zuloko txirula bat aurkitu zuten bertan, munduan den instrumentu zaharrenetako bat.
  • K.a. 10.000 │GERTAERA Würm glaziazioa bukatu zen. Euskal Herriko klima epeldu eta elur egonkorrak desagertu ziren[1].
  • K.a. 9815[2]TEKNOLOGIA Abauntz leizean (Arraitz, NG) bizi zen pertsona batek errekarri bat hartu eta bertan marraztu zuen Europako maparik zaharrenatzat jotzen dena: Abaunzko mapa.
  • K.a. 2630 │GERRA Urte hartatik K.a. 2500 ingurura 114 gorpu ehortzi zituzten Longarko hipogeoan (Viana, NG). Horietako lau gorpuk gezi puntak zituzten hezurretan iltzatuta.
  • K.a. 1200 │HIRIGINTZA Urte haren inguruan eraiki zuten La Hoya herrixka harresiduna[3], egungo Guardia (A) udalerrian dagoena. Mila urtez-edo egon zen jendeztaturik.

Antzinaroa

  • K.a. 80GERRA Urte haren inguruan, sertoriar gerren inguruabarrean, Sertorioren tropek edo Ponpeioren tropek Irulegiko herrixka (NG) suntsitu zuten[4].
  • K.a 76GERRA Tito Livio historialari erromatarrak, urte hartan Sertoriok egin zuen bidea azaltzerakoan, Vasconum agrum zeharkatu zuela aipatu zuen[5]. Baskoien lehen aipamena da.
  • K.a. 75HIRIGINTZA Urte haren inguruan, Ponpeio jeneral erromatarrak Pompelo hiria sortu zuen, baskoien Iruñea herrixkaren gainean edo hura handituz[4].
  • K.a. 56GERRA Julio Zesarrek soldaduak bidali zituen Akitaniara, lurraldea azpiratzera[4].

III. mendea

V. mendea

Erdi Aroa

VI. mendea

  • 507GERRA Udaberrian Vouilleko gudua gertatu zen[6] eta, horren ondorioz, bisigodoak Pirinioetatik hegoaldera gelditu ziren eta frankoak, iparraldera.
  • 581HIRIGINTZA Leovigildo errege bisigodoak Victoriacum izeneko hiria fundatu zuen, Baskoniako tokiren batean, ziurrenik egungo Araban.

VII. mendea

  • 621HIRIGINTZA Txintila errege bisigodoak Ologitum hiri fortifikatua fundatu zuen, egungo Erriberri (NG) izan daitekeena[7].
  • 660POLITIKA Baskoniako eta Akitaniako dukerriek bat egin zuten, Felix izeneko dukeak bien agintaritza hartu baitzuen.

VIII. mendea

  • 710POLITIKA Baskoniako dukerria Akitaniatik bereizi zen.
  • 711GERRA Musulmanak Iberiako penintsula osoan hedatu ziren, baita Euskal Herriaren zati zabal batean ere. Iruñeko Gazteluko plazan aurkituriko nekropoli musulmana 715 eta 770 urteen artekoa da[8].
  • 721GERRA Eudon Handiaren armadak musulmanak garaitu zituen Okzitaniako Tolosako guduan, eta Europan hedatzeko aukera kendu zien.
  • 732urriak 10GERRA Musulmanek berriz ere Euskal Herria inbaditu eta zeharkatu zuten, baina Carlos Martel buruzagi frankoaren armadak Poitierseko guduan garaitu zituen.
  • 778abuztuak 15GERRA Zaragozatik bueltan Karlomagnok Iruñea suntsitu zuen, baina horren ordainean euskaldunen armadak Orreagako guduan (NG) jipoi handia eman zien frankoei. Galtzaileek Errolanen kantua izeneko poema epikoan kantatu zuten gero, benetako gertaerari hainbat buelta emanez[9].

IX. mendea

  • 824GERRA Eneko Aristak gidaturiko baskoien armadak, banukasitarren laguntzarekin, frankoak garaitu zituen, berriz ere Orreaga inguruan. Garaipenaren ondorioz baskoiek errege izendatu zuten Arista eta Iruñeko Erresuma sortu zen.
  • 892 - Normandiarrek burua moztu zioten Leon Deunari, euskaldunak kristautzera etorria zen eta Baionan gertatu zen hori. Antso Gilermo baskoien dukeak normandiarrak betiko bidali zituen eta hegoaldean baskoiak Al-Mansur musulmanarekin borrokan ari ziren.

X. mendea

XI. mendea

XII. mendea

XIII. mendea

XIV. mendea

XVI. mendea

Aro modernoa

XVII. mendea

XVIII. mendea

Aro garaikidea

  • 1789.ean, Frantziako Iraultzaren inguruabarrean, laster hasi ziren errepresio handia erabiltzen frantsesa ez ziren beste hizkuntzen aurka (patois, dialectes vulgaires), hau da Frantziako estatuaren hizkuntza gutxituen aurka: euskara, bretainiera, okzitaniera, katalana, etab. Orduko testuetan agertzen den bezala: L’ignorance de la langue nationale, c’est trahir la patrie; Jargons barbares et ces idiomes grossiers qui ne peuvent plus servir que les fanatiques et les contre-révolutionnaires!

XIX. mendea

XX. mendea

XXI. mendea

  • 2002urriak 9LITERATURA Unai Elorriaga idazle bizkaitarrak Espainiako Narratiba Saria irabazi zuen[44], SPrako tranbia eleberriarekin, euskarazko bigarren idazle holakorik lortzen bihurtuz.
  • 2003otsailak 20EUSKAL GATAZKA Euskaldunon Egunkaria kazetaren hegoaldeko egoitza guztiak itxi zituen Guardia Zibilak[45], Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan Del Olmoren aginduz. Polizia operazioan egunkariko zortzi goi kargu atxilotu zituzten.
    • Otsailak 22EUSKAL GATAZKA Donostian manifestazio erraldoia egin zuten Egunkariaren aurkako erasoa salatzeko, historiako handienetarikoa[46].
    • Ekainak 21EUSKARA Berria egunkariak bere lehen zenbakia kaleratu zuen, Egunkaria ordezkatuz.
  • 2005ek │ irailak 22 │ARTE ESZENIKOAK Aupa Etxebeste! filma estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian, aspaldiko partez zinemaratutako lehenengo euskarazko film luzea.
  • 2006martxoak 22EUSKAL GATAZKA ETAk alde bakarreko su-etena aldarrikatu zuen, "Euskal Herrian prozesu demokratikoa bultzatzea" helburu. Baina urte bukaeran, abenduaren 30ean, su-etena bertan behera utzi zuen, Barajasko aireportuaren aparkaleku batean bonba-furgoneta bat leherraraziz[48]; bi pertsona hil zituen atentatu hartan.
  • 2009maiatzak 7POLITIKA Patxi Lopez PSE-ko kideak Eusko Jaurlaritzako lehendakari kargua hartu zuen[49]. EAJ alderdikoa ez zen EAEko lehenbiziko lehendakaria izan zen.
    • Abenduak 13EUSKARA Maialen Lujanbio bertsolari gipuzkoarrak Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela jantzi zuen[50]. Halakorik irabazten zuen lehenbiziko emakumea izan zen.
  • 2011urtarrilak 11EUSKAL GATAZKA ETAk su-eten "orokorra", "iraunkorra" eta "egiaztagarria" adierazi zuen[51]. Erakunde armatuaren behin betiko bukaeraren hasiera izan zen. Ordutik ez zuen ekintza armatu gehiagorik egin.
    • Ekainak 23POLITIKA Yolanda Barcina UPNko kideak Nafarroako Gobernuko lehendakari kargua hartu zuen[52]. Lehenbiziko emakumezko lehendakaria izan zen. Nafarroako hurrengo biak ere emakumeak izan dira: Uxue Barkos (2015-2019) eta Maria Txibite (2019-2027). Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Hirigune Elkargoak ez dute, oraindik, emakumezko lehendakaririk izan.
  • 2013uztailak 6EUSKAL GATAZKA Arrantzale bizardunez mozorroturiko batzuek ikurrina erraldoi bat paratu zuten Iruñeko Udaletxe plazan, alderik alde, plazako teilatu batetik bertzera eskegitako soka batetik zintzilik, eta sanferminetako txupinazoa hogei minutuz atzeratu zen[53].
  • 2015uztailak 22POLITIKA Uxue Barkos Geroa Baiko kideak Nafarroako Gobernuko lehendakari kargua hartu zuen[54]. Nafarroako lehenbiziko lehendakari euskalduna izan zen.
  • 2018maiatzak 3EUSKAL GATAZKA ETAk iragarri zuen bere egitura guztiak erabat desegin eta ekinbide politikoa behin betiko bukatutzat jotzen zuela[55].
  • 2022azaroak 14EUSKARA Irulegiko Eskua aurkeztu zuten Nafarroako Gobernuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Baskoien mintzairaren hitzak dituela uste dute adituek, testuaren lehenengo hitza Sorioneku gisa interpretatu baitute (egungo euskaran 'zorioneko' litzatekeena)[56].
  • 2023martxok 25EUSKAL GATAZKA Espainiako Gobernuak iragarri zuen Euskal Herriko kartzeletatik kanpo zeuden azken bortz presoak euskal herriratuko zituela. Hala, Sare plataformak bukatutzat eman zuen 34 urte lehenago abiaturiko euskal presoei ezarritako sakabanaketa politika[57].
  • 2024ekainak 15EUSKARA Larunbeko aldarea jendaurrean aurkeztu zuen Aranzadi Zientzia Elkarteak. K.o. I. mendeko oparri bat, emakume batek Larrahe jainko baskoiari eskainitakoa. Irurtzun inguruko euskarazko testingantzarik zaharrena da[58].

Kronologian erabilitako etiketak

ARKITEKTURA

ARTE ESZENIKOAK

EUSKAL GATAZKA

EUSKARA

GERRA

GERTAERA

HIRIGINTZA

KIROLA

LITERATURA

POLITIKA

TEKNOLOGIA

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak