Txakurra eta ardia animalia etxekotuak dira.Artoa eta etxekotu aurreko bere aurrekaria, teosinte delakoa.
Etxekotzeagizakiak lanerako, lagun gisa erabiltzeko edo janaritarakoanimalia eta landareak egokitzea da. Etxekotze hitza etxe hitzetik eratortzen da, eta gizakiak Neolitoan egindako etxe-eraikitze prozesuarekin lotuta dago, orain dela 11.000 urte ingurutik aurrera. Espezie bat etxekotua dagoela esaten da ezaugarri morfologiko, fisiologiko edo portaera bat garatu duenean gizakiarekin elkarrekintza luze baten ondorioz, eta gizakiak ezaugarri horiek lortu, sortu edo indartzeko hautespen artifiziala egin duenean.
Ornogabeen artean denbora luzez etxekotutako animaliak erleak eta zeta-harrak daude. Barraskilo batzuk janarirako hazten dira, eta hainbat animalia ikerketa egiteko etxekotu dira, beste batzuk kontrol biologikorako erabiltzen diren bitartean.
Landareen etxekotzea orain dela 12.000 urte hasi zen, zerealekinEkialde Hurbilean eta edankuiarekinAsian. Nekazaritza munduko 11 lekutan garatu zen independenteki, gutxienez, landare eta animalia ezberdinak etxekotuz prozesu horretan. Landare asko ere edertasunagatik etxekotu dira, nahiz eta jangarri edo ekonomikoki garrantzitsu ez izan.