Eskola kultur elkartea

Koruko Ama Birjinaren Eskola
Eskola
Datuak
Sortze-data1940ko apirilaren 10a
MotaKultur elkartea
LehendakariaTomas Ugaldebere Camino
Abesbatzako zuzendariaJuan Jose Ocón Arza
Dantza taldeko zuzendariaMaider Oiartzabal eta Miren Illarreta
Musika taldeko zuzendariaAitziber Lizarraga
HiriaDonostia
Probintzia/EstatuaGipuzkoa
Herrialdea EH
HelbideaAldapeta 16 Bis, Villa Esmeralda 20009 Donostia
Webguneawww.eskola.eus

Koruko Ama Birjinaren Scholla Cantoruma, 1976an Koruko Ama Birjinaren Eskola izena hartu eta gaur Eskola izenaz ezagunagoa, 1940 hasieran Juan Urteagak Donostian sortu zuen elkarte artistiko eta kulturala da. Hasiera batean korua baino eduki ez arren, gerora dantza konpainia sortu zen. Halaber, 60ko hamarkadan musika banda eratu zen, dantza taldearen emanaldietan arlo biak bateratu asmoz. Egun, hiru taldeek jardunean diraute Eskolan. Elkartearen lehen emanaldia 1940ko Aste Santu ekitaldietan izan zen. Gauzak horrela, 1940ko apirilaren 10a hartzen da Eskolaren sortze datatzat.

Eskola Euskal Dantzarien Biltzarreko kide da, eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren ordezkaritzari atxikita dago[1].

Historia

Lehen urteetan, Scholla Cantoruma eliza musikari eskeinia zegoen. Arlo horretan, bere emanaldirik sonatuena Aste Santuko Pasioari lotutako irudiak izan ziren. Emanaldi hauek Aste Santuan ez ezik, Eguberrietan ere eskaini izan zituen. Ikuskizunak lortutako arrakastaren ondotik, Euskal Herriko nahiz honen mugez gaindiko beste hiri batzuetan (Madril eta Leon, esaterako) eskaintzeko aukera izan zuen taldeak.

1950ko hamarkadan, elkartearen barruan dantzari eskainitako taldea hasi zen antolatzen. Hasiera batean, dantza taldearen emanaldiak zaindariaren egunera edo hiriko jai-egunetara mugatu ziren. Abesbatzak eta dantza taldeak elkarlanari ekin zioten zenbait opera eta emankizun prestatzen. Horien artean aipatzekoak dira: Amaia, Txanton Piperri, Oleskari Zarra, Anbotoko dama, eta beste zenbait ikuskizun. Aipatzekoak da halaber, Jesus Guridik idatzitako Amaia operaren estreineko emanaldietan parte hartu izan 1952. urtean.

Gerora, dantza taldeak nortasun propioa garatu eta emanaldiak eskaintzen hasi zen zenbait herritako jai-batzorde eta udalen eskariz.

Hurrengo urteetan, dantza konpainiaren emanaldiak Euskal Herriko hainbat bazterretara zabaldu ziren. Nazioartera ere eramateko aukera izan zuen. 1960 eta 1970eko hamarkadetan, ikerketa lan arduratsu baten ondotik, euskal dantza tradizionala berreskuratu eta taldearen errepertoriora gehitzeko ahalegina egin zen. Horretarako Euskal Herriko hainbat bazterretan barrena ibili ziren taldeko koreografo eta zuzendariak, bertako dantzariengandik tokian tokiko pauso eta erritmoak ikasi asmoz.

Garai beretsuan sortu zen musikarien taldea. Orduz geroztik, Eskolako dantzariek eta musikariek ikuskizun bateratuak eskaintzen dituzte. Musikari bandaren ibilbidean zehar instrumentu ezberdinak jo izan dira; nahiz eta egun atabala, danbolina eta txistua, eskusoinua eta txalaparta erabili, garai batean alboka, bibolina, bonboa, dultzaina, klarinetea, panderoa, saxoa, txapak, txirula eta zilbotea ere erabili izan dira.

1983. urtetik aurrera, herri folklorea plazetatik agertokietara eraman asmoz, dantzei izaera eszeniko bat emateko lanetan murgildu zen dantza taldea, dantzen izaera eta jatorria galdu gabe. Ordutik egunotara arte, Eskola euskal gaietan oinarrituriko koreografia berriak garatu izanagatik nabarmendu da. Dantza lantzeko modu honek Espainiar estatuan nahiz nazioartean hainbat dantza jaialditan ibiltzeko aukera eman dio taldeari.

1990. urtean bere sorreraren 50. urteurrena ospatu zuen. Urteurreneko urtean zehar hainbat ekitaldi berezi antolatu ziren. Horien artean aipagarriena Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskainitako ekitaldi bikoitza izan zen, udal kontserbatoriko orkestra eta 300 dantzaritik gora bilduz. Urteurrenak Eskola abesbatza zein dantza taldearen ibilbideen begirada sakona jasotzen zituen liburu bat argitaratzeari ere bide eman zion.

90eko hamarkadan Eskolak abeslari bakarlari bat ere izan zuen.

Sariak eta Jaialdiak

UrteaJaialdiaLekua (herrialdea)Saria
1950Biarritzeko Nazioarteko JaialdiaBiarritz (Ipar Euskal Herria)-
1974Charleroiko Nazioarteko JaialdiaCharleroi (Belgika)3. Saria
1978Burgaseko XVI. Nazioarteko JaialdiaBurgas (Bulgaria)Urrezko domina
1984Cantonigróseko II. Nazioarteko JaialdiaCantonigrós (Katalunia)1. Saria
1990MarienfeldMarienfeld (Alemania)-
Bad SassendorBad Sassendor (Alemania)-
Bad WaldliesbornBad Waldliesborn (Alemania)-
Donostiako II. Nazioarteko JaialdiaDonostia (Gipuzkoa)-
Münstergo XII. Nazioarteko JaialdiaMünster (Alemania)-
1991Llangolleneko Nazioarteko JaialdiaLlangollen (Gales)1. Saria
2. Hezkuntzako Ikastetxeen Urteroko JaialdiaMarugamen (Japonia)-
Arraigo ikuskizunaZartzuela Antzokia, Madril (Espainia)
Frantziako Tourraren aurkezpen jaialdiaDonostia (Gipuzkoa)-
Abesbatzen JardunaldiakPlasencia (Espainia)-
1993Arraigo ikuskizunaZartzuela Antzokia, Madril (Espainia)-
Zakopaneko XXIV. Nazioarteko JaialdiaZakopane (Polonia)-
1994Zakopaneko XXV. Nazioarteko JaialdiaZakopane (Polonia)1. Saria
Martiene Orfeoiarekin abesbatza-trukeaBartzelona (Herrialde Katalanak)-
VIII. Folklore ErakustaldiaSestao (Bizkaia)-
Nowy Saçz Haur JaialdiaNowy Saçz (Polonia)-
1995Carreñoko V. Folklore eta Kultura ErakustaldiaCandás (Asturias)-
Xixongo Nazioarteko Jaialdia (Espainia)Xixon (Asturias)-
Catalunya Centroeko Abesbatzen Nazioarteko JaialdiaHerrialde Katalanak-
1996XVIII. "La Segudilla" JaialdiaCiudad Real (Espainia)-
Nazioarteko Folklore JaialdiaCluj Napoca (Errumania)-
"Arraigo" emankizunaBadajoz eta Cáceres (Espainia)-
Festival de Canto CoralAutol (Errioxa)Sari Berezia
Nazioarteko Haur Folklore JaialdiaKanbo (Ipar Euskal Herria)-
1997Nazioarteko Folklore JaialdiaHalsbeck-Werterstede (Alemania)-
XI Folklore ErakustaldiaSestao (Bizkaia)-
Wereldfolklore Nazioarteko Folklore JaialdiaIzegem (Flandria, Belgika)-
1998Festival de Canto CoralAutol (Errioxa)2. Saria
Nazioarteko Haur Folklore JaialdiaIzegem (Flandria, Belgika)-
1999Musikoak Nazioarteko JaialdianZakopane (Polonia)-
Zakopaneko XXV. Nazioarteko JaialdiaZakopane (Polonia)1go Saria
2000Munduko kulturen festibalaGannat (Frantzia)-
200143. Wereldfestival Von FolkloreSchoten (Belgika)-
Zeelandeko 18. Internationaal Foklore FestivalMoerbeke-Waas (Herbeereak)-
2002Festitradiçoes povos do mondo. Galas Internacionais de Folclore e Artes tradicionaisPenacova (Portugal)-
2003XXII. Festival nacional de Folklore Ciudad de JumillaJumilla (Espainia)-
XXXII. Semana Internacional de la Huerta y el Mar de Los AlcázaresLos Alcázares (Espainia)-
2004International Youth FestivalAberdeen (Eskozia)-
200652. Mezinárodní Foklorní FestivalČervený Kostelec (Txekiar Errepublika)
2008IX. Festival de Folclore de Los RealejosLos Realejos (Kanariar Uharteak, Espainia)-
2009Internationalen Beeke-TrachtenfestScheessel (Alemania)-
2010GoleniowGoleniow (Polonia)-
2012Sinieseko XV. Nazioarteko Folklore JaialdiaSinies (Grezia)-
2013Pilar festakZaragoza (Espainia)-
201534th International Folkdance FestivalOrpington (Ingalaterra, Erresuma Batua)-
Wereldfestival Nazioarteko Folklore JaialdiaIzegem (Flandria, Belgika)-

Koreografiak

  • Aingerutxo
  • Amaia Opera
  • Ametsak
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Herrikoia
    • Donostian egoitza zuen Caracasko Gipuzkoar Konpainia XVIII. mendeko gipuzkoar merkataritza elkartearen jardueran oinarraitutako koreografia (2 dantza).
  • Arin-arina
  • Balea
  • El caserío
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: El caserío: preludio acto II (Jesus Guridi)
    • El caserío zarzuelaren 2. ekitaldiaren sarrerarako egindako koreografia.
  • San Sebastian martxa
  • San Sebastian martxa zaharra
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Jose Juan Santesteban
    • Donostian antzina jotzen zen zortziko martxa ofiziala.
  • Erriberako jota
    • Musika: Jota Navarra (Enrique Zelaia)
  • Erromeria
    • Musika: herrikoia/Sergio Garzes
  • Euskal musikaren gorespena
    • Musika: Euskal musikaren gorespena (José Uruñuela)
  • Eusko irudiak
  • Fandangoa
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Herrikoia
    • Segurako dantza sueltoko txapelketan oinarritutako dantza, bertan parte hartzen dutenen omenez.
  • Gernika
  • Herribehera
  • Hirugarren hegoa
  • Hotsean
    • Koreografia: Josetxo Fuentes eta Juan Luis Unzurrunzaga
    • Musika: Baga Biga Higa (Mikel Laboa)
  • Ipuina
  • Maite
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Pablo Sorozabal
    • Bi neska talderen norgehiagoka irudikatzen du, bakoitzak bere dantzarako gaitasuna erakusten duen bitartean.
  • Oleskari Zaharra
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Jose de Olaizola
    • Oleskari Zarra operarako egindako koreografia.
  • Salazar
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Zaraitzuko tradizioan oinarritutako dantza.
  • Sorgiñak
  • Txanton Piperri
  • Urketariak
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Sergio Garzes
    • Donostiako Alde Zaharreko kanoietan iturrira ur bila joaten ziren emakume eta gizonetan oinarritutako koreografia.
  • Zortzikoa

Jaialdiak

Eskola dantza taldeak, hiriko beste dantza talde batzuekin batera, Lauarin jaialdia antolatzen du urtero Donostian ekain bukaera aldera.

Jadinzayen konpartsa

Jadinzainen konpartsa, jatorrian Jardinzayen konpartsa deitua, Donostiako inauterietako zaharrena da; 1818ko urtarrilaren 29an atera zen lehenengoz. Urte luzez hiriko ezein talderen eskutik atera gabe egon ondoren, Eskolak berreskuratu zuen 1999an. Ordutik hona, inauteri garaian eta jaialdi berezietan antzezten du Eskolak Jardinzainen konpartsa.

Danborrada

2012. urtetik aurrera Koruko Ama Birjinaren Eskolak danborrada konpainia dauka. Jarduneko abesbatzako eta dantza taldeko kideez gain, bertan ibilitako jendeaz osatuta dago; guztira, 100 upel eta 45 danbor. Donostiako Danborradan, San Sebastian egunez (urtarrilak 20), 17:00ak eta 21:00ak bitartean ondoko ibilbidea osatzen du: Aldapeta - Easo - Zubieta - Marina - San Martin - Urbieta - Larramendi - Errege Katolikoak - Koldo Mitxelena - Urdaneta - Hondarribia - San Martin - Getaria - Arrasate - Hondarribia - Askatasunaren Etorbidea - Urbieta - San Bartolome - Aldapeta. Ibilbidean zehar, taldeak Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa dantzatzen du, abesbatzako ahotsek lagunduta.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak