Eristain

Olorizko etxaldea, Nafarroa Garaian

Eristain[1][a] (izarbeibarreraz: Iristain)[b] Orbaibarrako Oloritz udalerriko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.

Eristain
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Andre Maria elizako alboko ikuspegia
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErdialdea
UdalerriaOloritz
Administrazioa
Motaetxalde
Izen ofizialaEristáin
Posta kodea31395
Herritarraeristaindar, iristaindarrak
Geografia
Koordenatuak42°36′54″N 1°36′32″W / 42.615°N 1.609°W / 42.615; -1.609
Garaiera595 metro
Distantzia26,7 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria3 (2021:  −1)

2021 urtean 3 biztanle zituen.

Bertako biztanleak eristaindarrak (hegoaldeko goi-nafarreraz: iristaindarrak) dira.

Izena

Eristain edo Iristain beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Eriztang (1085)
  • Eriztan (1201)
  • Eriçtain (1256)
  • Eriztayn (1366)
  • Eristain (1760)
  • Eristain (1802)
  • Eristain (1945)
  • Eristain (1990)

Geografia

Eristain Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean eta Oloritz udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena

Oloritz udalerria Nafarroa erdialdean dago Erriberriko merindadean eta Nafarroako hiriburutik 24 kilometrora.

Klima eta landaredia

Altuera eta kokapenaren arabera aldaketak dauden arren, udalerriaren batez besteko balioak honakoak dira: Tenperatura 8 eta 13 gradu bitartekoa, prezipitazioa 600 eta 1.000mm bitartekoa, eta egun euritsuak 90 inguru. Udak nahiko lehorrak izaten dira, eta neguak euritsu eta hotzak, batez ere iparraldeko zierzo haizeak jotzen duenean. Klima, oro har, mediterraneoa edo azpimediterraneo kontinental motakoa da.

Udalerriko baso bakanetan, birlandaturiko pinuak, haritzak eta arteak daude, eta horrez gain, nahiko ondo kontserbatu diren 23 hektarea pago.

Estazio meteorologikoa

Oloritzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Barasoain pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


    Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)20.022.027.029.036.040.042.041.037.031.025.018.042.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)9.210.914.316.120.625.328.428.723.818.612.69.518.2
Batez besteko tenperatura (ºC)5.46.49.110.714.718.821.421.817.913.88.65.712.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1.61.93.95.38.712.214.415.012.08.94.62.07.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-7.5-9.0-10.0-3.00.02.07.07.02.0-3.0-7.0-11.0-11.0
Batez besteko prezipitazioa (mm)44.234.641.866.655.142.625.328.843.954.359.951.7548.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)46.022.044.040.042.038.539.086.095.044.053.040.095.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)10.59.08.010.710.56.45.14.95.49.811.410.9102.5
Elur egunak (≥ 1 mm)0.91.10.90.30.00.00.00.00.00.00.21.24.7
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

Badirudi 1268ko Rediezmoko Liburuan Solchaga dagoela, baina, gero, beti izan zuen lehentasuna azken leku horrek. Iruñeko katedralak XI. mendearen amaieratik izan zituen ondasunak.

Demografia

2021 urteko erroldaren arabera 3 biztanle zituen Eristainek.[5]

200020012002200320042005200620072008200920102011201220132014201520162017201820192020
1061111111111117777666566634
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Garraioa

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 329 linea zerbitzua ematen dio kontzeju honi. Herriak autobus geldialdi bakarra du herrian, Tafallarantz.

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
329TafallaBarasoainEristainSoltxagaOloritzOrizinEtxague

Autobus zerbitzuak lan egin dezan, 329 linea eskariaren araberako linea baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «hegoaldeko goi-nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Oloritz udalerria sailkatu zituen, Orbaibarreko hainbat herriekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[6]

Koldo Zuazok, 2010ean, Oloritz udalerria ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Oloritz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,10k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 6,22k eta 2018n % 9,60k.

Ondasun nabarmenak

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak