Entoloma niphoides

Entoloma niphoides Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa izan daiteke.

Entoloma niphoides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma niphoides
Noordel., 1985

Deskribapena

Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, titiduna, zurixka edo pixka bat horixka; higrofanoa, grisaxka bustita dagoenean.

Orriak: Libreak, meheak eta estu, tartekatutako orritxoekin, hasieran zurixkak, gero arrosa-izokin kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zuria, leuna, luzea, 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, inkurbatua eta bihurgunetsua gehienetan.

Haragia: Zurixka, haritsua, irinaren usain eta zaporekoa.[2]

Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Niphoides epitetoa grekotik dator, elurra, esan nahi duen "nipha" hitzetik. Kapelaren kolore zuriagatik.

Toxikotasuna

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

Udaberriko beste Entoloma zuri batzuekin nahas daiteke, hala nola, Entoloma sepium delakoarekin, hau handiagoa da eta irin usainarekin. Entoloma prunuloides espeziearekin ere bai, honek oin motzagoa du eta habitat desberdina.

Sasoia eta lekua

Udaberrian. Basoetako belarretan, bideetan, bideen mugetan etab. ateratzen da,[4]

Banaketa eremua

Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada arteko mugan, Europa.

Erreferentziak

Kanpo estekak