Enbor-ziza

Enbor-ziza (Armillaria mellea) Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ale gazte osasuntsuen kapelak nahiko onak dira. Intolerantzia sindromea eragin dezake. Enbor ziza oso kaltegarria da parasitatzen duen zuhaitzarentzat, eta azkenen ihartu egiten du.

Enbor-ziza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPhysalacriaceae
GeneroaArmillaria
Espeziea Armillaria mellea
P.Kumm., 1871
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakhoney mushroom (en) Itzuli
Mikologia
 
orriak himenioan
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Enbor-ziza.
Enbor-zizak enborrean.

Zuhaitzaren perretxikoen errizomorfoak ilunetan fosforeszenteak dira. Onddo honen kolorea oso aldakorra da eta parasitatzen duen zuhaitzak eragina du kolorean.

Sinonimoak: Armillariella mellea (Vahl. El. Dan. Ex Fr.), Clitocybe mellea (Ricken).

Deskribapena

Kapela: 5 eta 10 cm. arteko diametrokoa, 15 cm-ra irits daiteke. Globo formakoa, gero ganbila, azkenean laua eta titi apur batekin. Azala eztiaren koloretik arrexkaraino aldatzen da, xerlo gutxi ditu espezie tipoan, oso ugariak eta iraunkorrak ostoyae barietatean.

Orriak: Desberdinak, ez oso estu, apur bat dekurrenteak, zuriak, gero horiak eta azkenean gorrixkaz tindatuta.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Haritsua, 10-15-20 cm-ko luzerakoa, zilindrikoa, horixka edo arrexka, oinarrian ilundu egiten da. Mintzezko eraztuna, iraunkorra, lodia eta horixka.

Haragia: Zuria, trinkoa, oina gogorra. Apur bat mingotsa, batez ere ale garatuetan, ez du oso usain atsegina.

Etimologia: Armillaria terminoa latinetik “armilla” hitzetik, eskumuturrekoa esan nahi du. Eraztunagatik. Mellea epitetoa berriz latinezko “melleus” hitzetik dator, ezti kolorea esan nahi du. Bere koloreagatik.

Oharra: Barietate asko daude, kapelaren kolore desberdinekin, ezkatetan lodiera ezberdinekin eta oinaren forma ezberdinekin.[2]

Jangarritasuna

Ale gazte eta osasuntsuen kapelak nahiko onak dira, baina irakinaldi bat eman behar zaie frijitu edo prestatu aurretik, horrela mingostasuna kentzen zaie. Intolerantzia sindromea eragin dezake. Egostean belztu egiten da.[3]

Nahasketa arriskua

Hypholoma fasciculare toxikoarekin eta jangarria den Armillaria tabescens-arekin, azken honek eraztunik ez duen arren, Armillaria mellea-ren antz handia du.[4]

Sasoia eta lekua

Uda amaieratik negu hasiera arte hazten da, ale askoko taldetan, ale oso ederren sortak osatzen dituzte, oinetik lotuak, eta koniferoen edo hostozabalen enbor, motzondo eta sustraietan.[5]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea; Hegoafrikan sartua.

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak