Elasmobrankio

Eskeleto kartilaginosoa, hortz ugariko ahoa eta 5-7 bitarteko brankia-pare dituzten arrainei esaten zaie. Orokorki haragijaleak izaten dira. 815 marrazo- eta arraia-espezie biltzen dituen Elasmobranchii subklasea osatzen dute.

Elasmobrankioek (Elasmobranchii) Chondrichthyes arrain klasearen bi azpiklaseetako bat osatzen dute. Barnean marrazoak (Selachimorpha goiordena) eta arraiak (Batoidea goiordena) hartzen ditu.

Elasmobrankio
Siluriar-gaur egun
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
Subklasea Elasmobranchii
Bonaparte, 1838

Eskeleto kartilaginosoa, 5-7 zakatz-arrail pare, bizkar-hegal zurrunak eta gorputza ezkata plakoide txikiz estalia dituzte. Hainbat hortz ilara izaten dituzte. Ez dute igeri-maskuririk. Barne ernalkuntza daukate, arren bular-hegalak organo kopulatzaile bilakatu baitira. Banaketa zabala dute ur tropikal eta epeletan[1].

Taxonomia

ITISen arabera[2]:

Beste aditu batzuren arabera:

Erreferentziak

Kanpo estekak