Egina

Egina (grezieraz: Αίγινα, Aígina ˈeʝina ahoskatua; antzinako grezieraz: Αἴγινα) Greziako irla da. Golko Saronikoan dago, iparraldean Salamina, mendebaldean Angistri eta hegoaldean Poros dituela.

Egina
Datu orokorrak
Garaiera531 m
Motauharte
Azalera87,4 km²
Geografia
Map
Koordenatuak37°44′N 23°29′E / 37.73°N 23.49°E / 37.73; 23.49
UTC orduaUTC+02:00 eta UTC+03:00
KokapenaGolko Saronikoa
Estatu burujabe Grezia
Erakunde publikoDecentralized Administration of Attica
EskualdeaAtika
Ur-gorputzaGolko Saronikoa
Leku geografikoaEgeo

Hantxe dago Afaiako tenplu famatua, Atenasko Partenoi eta Sunion lurmuturreko Poseidonen tenpluarekin batera triangelu sakratua sortzen zutenak. Greziako pistatxo-ekoizlerik handiena da eta munduko esportatzaile nagusia.

Izena Egina ninfatik datorkio, Eako uharteko lehendabiziko erregearen ama.

Geografia

Eginako portua.

Eginak triangelu itxura du, 13 km luzera eta 10 km zabalera dituena, guztira 106 km² izanda. 2001ean, 11.630 biztanle zituen.

Eginako lekurik altuena, Oros edo Profitis Ilias mendia da (lehen Panhelenio mendia zena), eta 531 m ditu. Mendebaldean Eginako portua eta Agia Marina badia izan ezik, uhartea itsaslabarrez inguratuta dago.

Klima mediterraneoa da.

Hilabeteko batez besteko tenperaturak
Eguneko
°C minimo
Eguneko
°C maximoa
Prezipitazioa
(mm)
Urtarrila61243
Otsaila61243
Martxoa81549
Apirila111825
Maiatza152317
Ekaina19286
Uztaila22310
Abuztua22310
Iraila192816
Urria152257
Azaroa111777
Abendua81469
Urtea13,520,9402

Biztanleria

UrteaHerri biztanleriaAldaketaUdalerri/Uharte biztanleriaAldaketaDentsitatea
19816.730-11.127-127,3/km²
19916.373-357/-5.30%11.639+512/+4,60%133,2/km²
20017.410+1.037/+16,27%13.552+1.913/+16,44%155,0/km²

Auzo eta herrixkak

  • Egina (hiria)
  • Agia Marina
  • Alones
  • Anitseon
  • Kavos
  • Kontos
  • Kypseli
  • Marathon
  • Mesagros
  • Metochi
  • Pacheia Rachi
  • Perdika
  • Portes
  • Sfentouri
  • Souvala
  • Tzikides
  • Vaia
  • Vathy

Kanpo estekak