E4 linea (Euskotren)

Euskotrengo aldiriko zerbitzua

Euskotren Trenako E4 linea (Euskotrengo 3. linea, lehena) Eusko Trenbideak enpresak Matiko eta Bermeo geltokien artean egiten duen zerbitzua da. Linea hegomendebaldetik iparekialdera doa, Ibaizabal eta Oka haranarekin.

Matiko ↔ Bermeo

Map

Datu orokorrak
Garraio motaAldiriko trena
EskualdeakHego Uribe, Durangaldea
Busturialdea eta Bilbo,
 Euskal Herria
Geltokiak26
Bidaiariak2 753 094 (2018)[1]
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Webguneawww.euskotren.eus
Ustiapena
Hasiera1888ko abuztuaren 4a
EragileaEuskotren Trena
Ibilgailuak44 (beste linearekin)
Ibilgailuen luzera52-69 m
Maiztasuna30' - 60'
Datu teknikoak
Luzera51,032 km
Galiboa1 000 mm
Abiadura maximoa90 km/h

Lehen bidaia 1888ko abuztuaren 4an egin zuen Ferrocarriles Vascongados enpresak, Amorebieta eta Gernika arteko geltokietan.

26 geltokietatik 7tan Bilboko metroarekin lotura dago.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Zornotza-Bermeo trenbidea»

Linea irekitzea

1888ko abuztuaren 4an Zornotza-Gernika trenbidea inauguratu zen, Bilbo-Donostia trenbidearen parte zen Zornotzako geltokitik Gernikako geltokira 14,51 km-ko trenbide adar bat eraikita, zabalera metrikoan. Lau geltoki zituen: Zornotza, Zugastieta, Muxika eta Gernika.

Bizkaiko Burdinbide Nagusiaren Konpainiarekin akordioan zerbitzu batzuk Bilbora heltzen ziren.

Lehenengo luzapena

1893ko martxoaren 15ean trenbidea Sukarrieta udalerrira luzatu zen, 9,48 km luze den tarte berri baten bidez. Tartea irekitzearekin batera Institutoa-Gernika, Forua, Murueta, Busturia San Kristobal, Busturia Axpe eta Sukarrietako geltokiak ireki ziren.

Bigarren luzapena

1955eko abuztuaren 16an trenbidea Bermeora heldu zen, lineari Mundaka eta Bermeoko geltokiak gaineratuz, 4.850 metroko luzapenaren bidez.

FEVE

1965eko irailaren 24an Espainiako gobernuak Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) enpresa sortu zuen, eta Zornotza-Bermeo trenbidea bere esku gelditu zen.

1969an Institutoa-Gernika geltokia ireki zen.

1973ko maiatzaren 29an FEVEk linea elektrifikatu zuen eta trenbidearen trazadura berrikuskatu eta hobetu zen. Zornotzan Bilbo-Donostia trenbidearekin lotura trenbide berria eraiki zen, geraleku berria eraiki zen eta material mugikorra berritu zen.

Euskotren

1979ko ekainaren 1.an trenbidea Eusko Kontseilu Nagusiari eskualdatu zitzaion. Honek Eusko Trenbideak sozietatea sortu zuen trenbideen kudeaketarako.

1980an UT-3500 serieko tren unitateak ezarri ziren linea honetan. Horretarako Eusko Trenbideak sozietatearen menpeko trenbidearen osoko berrikuntza eman zen, trenbide guztia aldatuz eta nasen altuera handituz.

1985n Muruetako geltokia itxi zen, bidaiari eskaerarik ez zegoelako.

1988an UT-3100 seriea ere linean zerbitzu ematen hasi zuen.

1989tik tren guztiak Bilbora heltzen dira, eta ez dute geldialdirik egiten Zornotzako geltokian, baizik eta geltokitik 500 bat metrora dagoen Zornotzako geralekuan. Bilbo eta Bermeo artean zerbitzu guztiak zuzenekoak izatera pasa ziren, Zornotzan linea aldaketa egitea saihestuz.

1990ean Lurgorri-Gernika geltokia ireki zen, eta gainontzeko geltokiak berritu ziren. Urte berean material mugikorra berritu zen, eta UT-300 serieko tren unitateak ezarri ziren.

1996an UT-200 serieko tren unitateak gaineratu ziren linea honetara, UT-3100 seriea ordezkatzeko, 2001ean burutzen amaitu zena.

2011n EMU 900 serieko tren unitateak linea honetan erabiltzen hasi ziren.

2013ko uztailaren 6an UT-3500 serieak azkeneko zerbitzuak eskaini zituen, ondoren seriea bajan emateko.[2]

Bilboko metroaren 3. linea (Matiko - Kukullaga-Etxebarri)

2019ko irailaren 9an Atxuri eta Kukullaga-Etxebarri geltokien arteko trenbide tartea zerbitzuz kanpo utzi zen, eta horren ordez, trenek Bilboko metroaren 3. linea erabilitzen dute Matiko eta Kukullaga-Etxebarri geltokien artean. Ondoren, Bermeoko geltokiraino ohiko trenbidea erabiltzen dute. Aldaketa honen ondorioz Bolueta eta Atxuriko geltokietako lotuneak –metroarekin eta tranbiarekin, hurrenez hurren– galdu dira. Aldiz, loturak irabazi dira Zazpikaleetako geltokian –metroarekin– zein Matikoko geltokian –Euskotrenen E3 linearekin–.

Geltokiak

GeltokiaGuneaUdalerriaKonexioak
  Matiko1. guneaBilbo        
   
  Uribarri1. guneaBilbo        
   
  Zazpikaleak1. guneaBilbo        
         
  Zurbaranbarri1. guneaBilbo        
   
  Txurdinaga1. guneaBilbo        
   
  Otxarkoaga1. guneaBilbo        
   
  Kukullaga2. guneaEtxebarri        
   
  Etxebarri2. guneaEtxebarri      
  Ariz–Basauri2. guneaBasauri      
  Zuhatzu–Galdakao2. guneaGaldakao      
  Usansolo2. guneaGaldakao      
 Galdakaoko ospitalea 
  Bedia2. guneaBedia      
  Lemoa3. guneaLemoa      
  Amorebieta-Geralekua3. guneaZornotza
  Zugastieta4. guneaMuxika
  Muxika4. guneaMuxika
  Lurgorri4. guneaGernika-Lumo
  Gernika4. guneaGernika-Lumo
  Institutua4. guneaGernika-Lumo
  Forua4. guneaForua
  San Kristobal4. guneaBusturia
  Busturia-Axpe4. guneaBusturia
  Itsasbegi4. guneaBusturia
  Mundaka4. guneaMundaka
  Bermeo4. guneaBermeo

Geltokien izena

Ikus zerrenda: «Euskotrenen geltokiak»

Euskotren Trena sareko geltokiak Euskal Trenbide Sarea enpresak kudeatzen eta mantentzen ditu 2004ko irailaren 2tik. Hala ere, Eusko Trenbideak enpresak ditu trenak eta horiek ustiatzeaz arduratzen da.

Azpiegitura

Lineak Bilbo—Donostia burdinbidea eta Zornotza—Bermeo burdinbidea erabiltzen du, Matiko eta Bermeo geltokien artean, Amorebieta geralekutik.

Planoa


Ustiapena

Linea Eusko Trenbideak usiatzen du Euskal Trenbide Sareak kudeatutako trenbide eta geltokietan.

Maiztasunak

Lanegunetan lehenengo trenak goizeko 5:52etan abiatzen dira Gernikako geltokitik Bermeokora, eta 6:10etan Matikoko geltokitik Bermeokora. Kontrako norantzan 6:15etan hasten dira Gernikako geltokitik Matikokora, eta 6:18etan Bermeoko geltokitik Matikokora, 30 minutuko maiztasunaz eta 23:07ak arte. Eguneko azken zerbitzuen artean, Matikotik irteten diren 19:40, 20:40 eta 22:10etako trenak Gernikara baino ez dira heltzen. Gainera, Gernikatik Matikora 6:58etan irteera duen zuzeneko zerbitzu bat dago.[3]

Larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzuak 7:10etan hasi eta 23:48etan bukatzen dira, ordubeteko maiztasunaz.

Larunbat gauetan gaueko zerbitzua eskaintzen da bi ordutan behin, eta tren aldaketa egin behar da Amorebietako geltokian.

Euskotren Trenaren  linearen maiztasunak
UDAKO ORDUTEGIANEGUKO ORDUTEGIA
Astelehenetik OstiraleraLarunbat eta JaiegunakAstelehenetik OstiraleraLarunbat eta Jaiegunak
6:10 > 19:1019:10 > 23:077:42 > 19:1219:12 > 23:116:10 > 23:487:42 > 23:11
30'60'30'60'30'60'

Batez besteko denborak

Ibilbideko batez besteko denborak adierazgarriak dira, eta trafikoaren edo beste ezusteko batzuen arabera alda daitezke.

 lineak Matiko geltokia honako hauekin komunikatzeko aukera ematen du:[4]

Flota

Gaur egun, Ruskotren Trenaren flota 44 ibilgailuarik osatzen dute.[5]

Euskotren Trenaren ibilgailuak
EraikitzaileaModeloaKopuruaEntregatzeko urteakLuzera (m)EserlekuakGuztizko edukiera
Construcciones y Auxiliar de FerrocarrilesS-900302011 - 201469,458214400
Construcciones y Auxiliar de FerrocarrilesS-950142016 -52,45894296

Tarifak

Guneak

Linea horrek, guztira, 4 gune zeharkatzen ditu:

Bidaiariak

 linearen bidaiarien bilakaera 1998-2018 (milioi bidaiari)[6]

1979tik 2004ra bidaiarien gorakada handia eman zen, 774.000 bidaiari izatetik 2.199.683 zenbatzera pasatuz, eta 2000n 2.445.000 lagun garraiatuz.

Azken urteotan bidarien kopuruak ez du aldaketa handirik jasan, 2014tik 2018ra urtez urte 2 milioi eta erdi balioztatze inguru zenbatu direla.

Irudiak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak