Dormitaleria kalea

Dormitaleria kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da. Izendapen hori izan zuen bertan bizi zelako Katedraleko abade edo apaizen gelez edo bizitokiez arduratzen zena, dormitalero zeritzana.


Dormitaleria kalea
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria

Kokalekua

Iruñeko katedralaren aurrealdean hasten da, bertan Nabarreria kalea eta Kuria kalearekin bat egiten du, eta ipar-mendebalde / hego-ekialdeko norantza jarraituz Joanes Albretekoa kalean amaitzen da, Labrit pilotalekua aurrez-aurre duela.

Gutxi gorabehera Compañia kalea, Merced kalea eta Barbazan Apezpikuaren ingurubidearekiko paraleloki doa. Xabier kalea, Merced kaleko adar batek eta SantaMaria plazako kalexka bat elkartzut ditu.

Ondarea


Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea