Desoio

Nafarroa Garaiko udalerria

Desoio[4] ([des̺o.io]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 83 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 75 kilometrora dago.

Desoio
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Desoioko bandera
Bandera

Desoioko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Desojo
AlkateaLuis Mendiano Mendiano (UPN)
Posta kodea31229
INE kodea31079
Herritarradesoioar
Geografia
Koordenatuak42°35′17″N 2°16′33″W / 42.5881°N 2.2757°W / 42.5881; -2.2757
Azalera14,12 km²
Garaiera516 metro
Distantzia75 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria72 (2023:  4)
alt_left 35 (%48,6)(2019) (%61,1) 44 alt_right
Dentsitatea5,2 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 15,32
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 14,2 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 6,40 (2018: %2,2)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.desojo.es/

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, NA-7200 errepidean, Santsol-Esprontzeda norabidean.

Desoiok Mendaza eta Mirafuentesekin egiten du muga iparraldean, Muesekin ekialdean, Esprontzedarekin mendebaldean, eta Armañantzas, Torres del Rio eta Santsolekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Desoioko klima mediterraniar kontinentala da, urteko batez-besteko tenperatura 11 eta 12 graduren artekoa da, eta urteroko prezipitazioak 500mm eta 800mm ingurukoak. Urtean zehar 80 eta 100 egun euritsu izaten dira.

Jatorrizko landareditik ez da ezer geratzen. Zuhaitz bakarrak, laborantza lur moduan erabilitakoez gain, ibaiaren ertzean hazten diren pinu eta makalak dira. Dena den, zuhaitz hauek hamar hektarea baino gutxiago hartzen dute.

Demografia

Desoioko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Desoion.

Politika

Udaletxea

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 3

Udal hauteskundeak

2003an bezala, Desoioko alkatea UPN alderdiko Luis Mendiano Mendiano aukeratu zuten 2007ko udal hauteskundeetan, botorik gehien atera zuena izan ez bazen ere. UPNk lau zinegotzi lortu zituen eta Agrupación Electoral San Pedro Melgar delakoak bakarra. Zurizko botoak 3 izan ziren botoen %3,16.

Desoioko Udala (2007)
AlderdiaBotoakAukeratua?
Fernando García Lantz (UPN)62Bai
Juana Dolores López García (UPN)59Bai
Luis Mendiano Mendiano (UPN)59Bai
Angel Ortigosa Nicolas (UPN)58Bai
Begoña Beramendi Egilatz (San Pedro Melgar)33Bai
Victorino Alvarez de Eulate Mendiluze (San Pedro Melgar)30Ez

2011n emaitza bertsua eman zen: UPNk 4 zinegotzi (eta Mendianok alkatetza), San Pedro Melgarrek bakarra; biek boto gutxiago jaso zuten errolda ere beheraka ari den herrixka honetan[5].

Alkateak

Hauek izan dira Desoioko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia
19791983
19831987
19871991
19911995
19951999
19992003
Luis Mendiano Mendiano20032007UPN
Luis Mendiano Mendiano20072011UPN
Luis Mendiano Mendiano20112015UPN
Asier Mancisidor Guerrero[6]20152019Independenteak
Francisco Javier Perez Lanz[6]2019JarduneanDesojo Adelante[7]

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Desoio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,97k zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak

Desoio, "Jurramendi Mankomunitateko" eta "Urantziako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak

Desoio muino txiki baten gainean eraikitako herrixka da, kale nagusi baten inguruan auzoko etxe eta kaleak eratuz. Herriko gunerik altuenean Andre Mariaren eliza dago, estilo gotiko berantiarrean eraikia XVI. mendean. Elizaren oinarria gurutze forma tipikoa dauka. Sarrera eta dorrea XVIII. mendean eraiki ziren.

Etxeen eraikuntzari dagokionez, forma sinpleko etxeak nagusi dira, nahiz eta eraikuntza batzuek euren fatxadak XVII. mende eta XVIII. mendeko blasoiez edertzen dituzten. Herriaren sarreran, Erdi Aroan gaizkileei zigorra emateko erabiltzen zuten lekua mantentzen da oraindik.

Desoioar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa