Cyaniris semiargus

Cyaniris semiargus Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Europan eta Asian aurkitzen da, Iberiar penintsulatik Siberiako ekialdeko muturreraino. Marokon ere bizi da, Atlas mendilerroan[1].

Cyaniris semiargus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaPolyommatini
GeneroaCyaniris
Espeziea Cyaniris semiargus
Rottemburg, 1775
Datu orokorrak
OstalariaHirusta gorri

S. A. von Rottemburg entomologo alemaniarrak deskribatu zuen 1775. urtean.

Deskribapena

Tximeleta ertaina da, 32-38 mm arteko hegal-zabalera duena[2]. Sexu dimorfismo nabarmena du, arrak urdin biziko hegalak ditu, ertzean lerro beltzak dituztenak eta ertza bera zuria. Zain ilunak ere oso nabarmenak ditu[3]. Emearen hegalak marroiak dira eta ertz zuria dute. Hegalen azpialdea antzekoa da sexu bietan, gris-marroi argia eta puntu beltzak sakabanatuta.

Beldarra hori-berdea da eta lerro ilunagoak ditu gorputzean. Iletsua da eta espirakulu marroi ilunak ditu. Pupa oliba kolorekoa da[4].

Bizi zikloa

Tximeletak belaunaldi bakarra izaten du eta apirila eta ekaina artean ikusten da hegan. Ondoren arrautzak hirusta gorrian (Trifolium pratense) jartzen ditu eta beldarra landare horretaz elikatzen da. Beldar egoeran hibernatzen du eta udaberrian pupa eratzen du hosto bati zetaz itsatsita. Hibernatzen ari den beldarra eta pupa bera Lasius generoko inurriek zaintzen dute.

Habitata

2.200 metroko altuera arteko zelai eta larretan aurkitzen da. Ongarritu gabeko eremuak hobesten ditu[2]. Askotan ikusten da lokatzetan edo behien gorotzetan gatz eta nektar bila[1].

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak