Cuadonga

Covadonga edo Cuadonga (asturieraz: Cuadonga, eta ofizialki Cuadonga/Covadonga) Asturiasko Cangues d'Onís udalerriko parrokia bat da. Europako Mendien Parke Naturalaren barnean kokatzen da.

Covadonga
Cuadonga
Covadongako irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaAsturiasko probintzia
Asturiasko kontzejuCangues d'Onís
Koordenatuak43°18′44″N 5°03′32″W / 43.31211°N 5.05888°W / 43.31211; -5.05888
Map
Altitudea257 m eta 163 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Azalera2,54 km²

Bere 2,54 km²-tan 70 pertsona bizi dira (2004). Itsas mailatik 257 metrotako garaieran dago, Auseva mendiaren magalean eta Cangues d'Onís udalerritik 11 kilometrotara kokatzen da.

Multzo monumentala

Leize Santua.

Asturiasko multzo monumental bisitatuena du. Covadongako Amabirjinaren (bertakoek La Santina deitua, Santatxoa alegia) omenezko Santutegia da, Covadongako guduaren oroimenez ere egina dago.

Covadongako Leize Santua

Sakontzeko, irakurri: «Covadongako Leize Santua»

Leize Santua nabarmentzen da, bertan Covadongako Ama Birjina irudia eta Pelaioren hilobia kokatzen diren Kapera Sagrarioa dago. Kondairaren arabera, Covadongako Gudan zehar Pelaio eta bere gizonak leku honetan gorde omen ziren.

Covadongako Santa María la Real Basilika

Covadongako Basilikaren ikuspegi orokorra.

Lehen aipaturikoaren alboan Covadongako Santa María la Real Basilika dago. Roberto Frassinellik burutua, 1877 eta 1901 urteen artean Federico Aparici arkitektuak eraiki zuen, neoerromaniko erakoa da eta oso-osorik kareharri arrosaz eraikita dago.

San Pedroko monasterioa

Sakontzeko, irakurri: «San Pedroko monasterioa (Covadonga)»

Zelaigunea

Kapitulu-etxea

Gainera, Basilikaren zelaigunean honako hauek daude:

  • Kapitulu-etxea
  • 1964ko Pelaioeren brontzezko estatua, Eduardo Zaragoza eskulturgilearen lana.
  • «La Campanona» edo (euskaraz: Kanpaitzarra), garaieraz hiru metro eta pisuz 4.000 kilo dituen kanpaia, 1900an Sortini italiar eskulturgileak La Felgueran eraikia, Sizzo-Norice kondeak eta Luis Gómez Herrerok dohaintzan eman zuten. Parisko Nazioarteko Erakusketan lehen saria irabazi zuen.
  • 1857ko Garaioenaren Gurutzearen erreplika den obeliskoa, Montpensierreko dukeek «El Repelao» izeneko lekuan altxatu zuten, usadioaren arabera bertan Pelaio errege koroatu omen zuten.

Covadongan lurperatutako erregeak

Leize Santuan honako Asturiasko erregeen hilobiak daude:

Ingurugiro naturala

1918ko uztailaren 22an, Covadongako guduaren 12. ehun urterrena zela eta, Covagondako Mendi Parke Naturala sortu zen, Espainiako lehenbiziko Parke Naturala, 1995an gainontzeko Europako Mendietara eginiriko handiagotzearekin Europako Mendietako Parke Naturala deitzera igaro zen.

Eremu honetan Europako Mendien Sortaldeko Mendigunea kokatzen da, mendigunerik zabalena da, bere mendirik garaiena 2.596 metro dituen Peña Santa delarik. Mendigune honetan Covadongako aintzirak kokatzen dira, Enol aintzira eta Ercina antzirek osatzen duten multzo osoari deitzeko erabiltzen den izendapena da.

Kirolak

Leku hau txirrindularitza munduan oso ezaguna da, bertan 1983tik aurrera Espainiako Bira askoren etapak amaitu izan ohi dira, bere gogortasuna eta maldengatik ospetsua den antziren igoera ospatu ohi delarik.

Iruditegia

Kanpo estekak