Claudio Menchacatorre

esklabo-trafikatzailea

Lino Claudio Menchacatorre Ajeo edo Agero (Gatika, 18221882) bizkaitar esklabu trafikatzailea izan zen. 1861 eta 1862 urte artean Manilako erregidorea izan zen.[1]

Claudio Menchacatorre

Manilako regidor (en) Itzuli

1861 - 1862
Bizitza
JaiotzaGatika, 1822
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1882 (59/60 urte)
Jarduerak
Jarduerakesklabo-trafikatzailea
KidetzaMatía, Menchacatorre y Cía

Biografia

Ramón de Menchaca Torre eta Josefa Ramona de Ajeoren semea, hamabi neba-arreba izan zituen.[2] José Matía eta Fernando Aguirre Gaztelurekin batera Matía, Menchacatorre y Cía izeneko enpresa sortu zuen.[3]

Dirua egiteko eredua senide-artekoa zen. Besteak beste, Tiburcio Menchacatorre, Claudioren anaia, Habanara joan zen 1828an eta han bere merkataritza etxea sortu zuen, asiako eta ameriketako etxeen artean lotura egiten zuena. Beste bi anaiek, José eta Elías Manilan ziren ere, José zubiaren bazkidea izan zen eta Elías, Valentín Teusekin batera, ron destilategia sortu zuen, Tanduay izenekoa.[4]

Enpresa hori lehenengo 600 asiar trafikatuak Habanara eramateko itsasontzi eta bitartekoak jarri zuen lehena izan zen, 1846an.[5] Enpresak Colón, Mariveles, Bella Vascongada, la Reina de los Tugueles, Teide eta Cervantes izeneko itsasntzietan, zeta esklaboen trafikoan eta opioaren trafikoan buru belarri sartu zen, baina Manilako egiturak sustatu zituen ere, besteak beste, Zubi Esekiaren.[6]

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak