Chyler Leigh

Chyler Leigh West, jaiotzez Chyler Leigh Potts (Charlotte, Ipar Carolina, 1982ko apirilaren 10a) aktore estatubatuarra da. Grey's Anatomy telesailean egin zen ezagun Lexie Grey-ren paperean eta Supergirl telesailean Alex Danvers-en rola bete zuen.

Chyler Leigh

(2018)
Bizitza
JaiotzaCharlotte1982ko apirilaren 10a (42 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Nathan West  (2002ko uztailaren 20a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea, modeloa eta abeslaria
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

chyler-leigh.org
IMDB: nm0500200 Allocine: 68768 Rottentomatoes: celebrity/chyler_leigh Allmovie: p302165 TCM: 368044 Metacritic: person/chyler-leigh TV.com: people/chyler-leigh
Facebook: chylerleigh Twitter: chy_leigh Instagram: chy_leigh Musicbrainz: 2e75d48b-a57c-45c8-b683-60f465bf90b1 Discogs: 5508011 Edit the value on Wikidata
Chyler Leigh 2018an.

Biografia

Gaztaroa

Chyler Leigh Charlotten jaio zen[1] eta Virginia Beachen hazi zen, bertan gurasoek pisua galtzeko negozio bat zeukaten eta[2]. Negozioak porrot egin zuen eta Chylerrek 12 urte zituela gurasoak banatu egin ziren. Chyler amarekin Miamira bizitzera joan zen[3]. Institutuko zortzigarren mailan modelo lanetan hasi zen eta 1999an ama eta bera Los Angelesera joan ziren alabak aktore ibilbidea has zezan.

16 urte zituela bere senarra izango zen Nathan West aktorea aurkitu zuen casting batean. Harremana hasi zuten baina biak ere arazo haundiko familietatik zetozenez psikologikoki hautsita zeuden eta kokainarekiko adizio handia hartu zuten[2]. Chyler Leigh bera oso argal zegoen. Erreabilitatzea erabaki zuten eta 2002an elkarrekin ezkondu ziren[2].

Ibilbide profesionala

15 ureterekin egin zuen debuta Kickboxing Academy filmean eta 2001ean Not Another Teen Movie filmeko protagonista izan zen. Marilyn Mansonen "Tainted Love" abestiaren bideoklipean ere hartu zuen parte. 2002 urtean Maxim aldizkariak 65. emakumezko sexiena aukeratu zuen.

Grey's Anatomy telesailak eman zuen ezagutzera Chyler Leigh. Joeren tabernan zegoen bezero baten papera egin zuen lehenengo eta 3, denboraldian hasi zen protagonistaren arreba gaztearen rola betetzen, Lexie Grey[4]. Laugarren denboralditik aurrera ohiko aktorea bihurtu zen eta 5 denboralditan 110 ataletan agertu zen.

2015ean Supergirl telesailean Alex Danvers-en papera betetzeko aukeratu zuten, protagonistaren ahizpa-ordea hain zuzen ere[5]. Honi loturiko beste telesail batzutan ere paper bera bete du.

Filmografia

Filmeak

UrteaFilmaPertsonaia
1997Kickboxing AcademyCindy
2001Not Another Teen MovieJaney Briggs
201019th WifeAnn Eliza Young
2012BrakeMolly Reins
2013Window WonderlandSloan Van Doren

Telebista

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1999Safe HarborJamie Martin10 atal
Saving GracesGrace Smith
2000M.Y.O.B.Atal bakarra
Wilder DaysRip
7th HeavenFrankie3 atal
2002Girls ClubSarah Mickle10 atal
That '80s ShowJune Tuesday13 atal
2003The PracticeClaire Wyatt10 atal
2004North ShoreKate SpanglerAtal bakarra
2005−2006ReunionCarla Noll13 atal
2007−2012Grey's AnatomyLexie Grey3. sasoian 3 atal
4. sasoitik aurrera protagonista, 110 atal
2012Private PracticeLexie Greyatal bakarra
2014Taxi BrooklynCaitlyn 'Cat' Sullivan12 atal
2015−2021SupergirlAlex Danvers102 atal
2017Arrow"Crisis on Earth-X, Part 2"Alex Danvers
The Flash"Crisis on Earth-X, Part 3"Alex Danvers
2017, 2020DC's Legends of TomorrowAlex Danvers2 atal

Erreferentziak

Kanpo estekak