Chris Bumstead

Cadiar Kulturista

Christopher Adam Bumstead (1995eko otsailaren 2an jaioa) IFBBko kulturista profesional kanadarra da. Gizonezkoen Olympia Classic Physique kategoriako irabazlea izan da Bumstead 2019, 2020 eta 2021 urteetan. 2017 eta 2018an ere parte hartu izan du lehiaketa honetan.

Chris Bumstead
Bizitza
JaiotzaOttawa1995eko otsailaren 2a (29 urte)
Herrialdea Kanada
Jarduerak
Jarduerakbodybuilder (en) Itzuli

Twitter: c_bumstead Instagram: cbum Youtube: UC4514FwdRy5gI6CdC9GPb0w Edit the value on Wikidata

Lehen urteak

Bumstead Ottawan (Ontario) jaio eta hazi zen, eta bigarren hezkuntzan hainbat kiroletan parte hartu zuen: futbola, beisbola, saskibaloia eta hockeya. 14 urterekin hasi zen pisuak altxatzen. 16 eta 18 urte zituen bitartean, 77,1 kilo izatetik 102,05kg izatera pasa zen, hankak izanez gehien handitu zitzaion zatia. [1] Fisiko ona lortu zuela uste ondoren, Bumstead-ek bere arrebaren mutil-lagun eta kulturista profesionala ezagutu zuen, Iain Valliere, eta ordutik Vallierek entrenatu du Bumstead[2].

Karrera

Bumstead-ek 19 urte zituela egin zuen bere debuta 2014. urtean, eta IFBB pro txartela eskuratu zuen 21 urte bete ondoren, 2016an IFBB North American Bodybuilding Championship erreklamatu eta gero[3]. Hainbat ikuskizunen ondoren, Bumstead-ek Mr. Olympia-an parte hartu zuen 2017 eta 2018 urteetan Classic Physique dibisioan eta bi kasuetan Breon Ansley-ek gainditu zuen[4][5]. Bumstead nazioarteko ospera igo zen 2019, 2020 eta 2021ean podiumaren gailurrera iritsi zenean. Hori dela eta, gaur egun Men's Classic Physiqueko txapeldun nagusia da. [6]

Estatistika fisikoak

Altuera: 185 cm

Lehiaketaren pisua: 108 kg

Denboralditik kanpoko pisua: 122 kg

Bularra: 130 cm

Gerria: 76 cm

Bicep: 51 cm

Lehiaketa historiala

2016 IFBB Ipar Amerikako Txapelketa, pisu astuna, 1. postua (IFBB txartel profesionala lortuz)[7]

2016 IFBB Dayana Cadeau Classic, Classic Physique, 3. postua[8]

2017 IFBB Pittsburgh Pro, Classic Physique, 1. postua[9]

2017 IFBB Toronto Pro, Classic Physique, 1. postua

2017 Mr. Olympia, Classic Physique, 2. postua[4]

2018 Mr. Olympia, Classic Physique, 2. postua[5]

2019 Mr. Olympia, Classic Physique, 1. postua[6]

2020 Mr. Olympia, Classic Physique, 1. postua[6]

2021 Mr. Olympia, Classic Physique, 1. postua[10]

Erreferentziak

Kanpo estekak