Castanea

Gaztaina (Castanea) zazpi edo zortzi zuhaitz eta zuhaixka espezie dituen genero bat da, Fagaceae familiakoa eta jatorriz Ipar Hemisferioko eskualde epeletakoa.

Castanea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaFagaceae
Generoa Castanea
Mill.
Azpibanaketa
Castanea alnifolia

Castanea crenata
Castanea dentata
Castanea henryi
Castanea mollissima
Castanea ozarkensis
Castanea pumila
Castanea sativa
Castanea seguinii

Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakchestnut wood (en) Itzuli eta chestnut tannin (en) Itzuli

Espezieak

Gaztainak Fagaceae izanda, haritzen eta pagoen familia berekoak dira. Lau espezie nagusi daude (gaztaina arrunta, txinatar gaztaina, japoniar gaztaina eta amerikar gaztaina) hiru taldetan banatuak:

  • Europakoa: gaztaina arrunta (Castanea sativa), Europako bakarra, egun Himalaian eta Asiako beste eskualde epeletan ere sarrarazia.
  • Asiakoak: Castanea crenata (japoniar gaztaina), Castanea mollissima (txinatar gaztaina), Castanea davidii (Txina), Castanea henryi (Txina) eta Castanea seguinii (Txina).
  • Amerikakoak: Castanea dentata (amerikar gaztaina - AEB ekialdea), Castanea pumila (AEB ekialdea), Castanea alnifolia (AEB hegoaldea), Castanea ashei (AEB hegoaldea), Castanea floridana (AEB hegoaldea) eta Castanea paupispina (AEB hegoaldea).[1][2]

Gaztaina ez da Indi gaztainarekin nahastu behar, Aesculus baitira eta ez baitute Castanea generoarekin zerikusirik. Izen hartzen dute fruituak gaztainaren antza duelako, baina ez indi gaztainarena ez dira jatekoak.

Erreferentziak