Carpetbagger

Carpetbagger (Ingelesez: carpet bag, «bidaia-hatua»). Estatu Batuetan, Sezesio Gerra ondoren, hegoaldeko biztanleek iparraldetik etorritako abenturazaleei eman zieten erdeinuzko izena. Arraza zuriko pobreak ziren gehienak; agintari federalek emandako legeez baliatu ziren (salerosketa librea), eta beltzak zurien aurka altxarazi zituzten. Desagertu egin ziren, ezkutuko elkarte arrazisten eraginez (Ku Klux Klan).

Erreferentziak

Kanpo estekak