Historia
1903an sortutako taldea bada ere 70. hamarkadaren hasieran oraindik talde apala izaten jarraitzen zuen. José Maria Pedrotok agintea hartu eta gorakada itzela izan zuen, 1975eko eta 1976ko Kopak irabazi eta 1975-76ko Ligan bigarren gelditu zirelarik. Bigarren garai ona 90. hamarkadan izan zuen, bi kopa, bi superkopa eta 1999ko ligan berriz ere bigarren eginez. Azkenik 2001ean lortu zuten lehenengo aldiz Portugalgo Liga irabaztea.
2003an Estádio do Bessa inauguratu zuten baina honek sekulako diru-zuloa utzi zion taldeari eta Boavistaren gainbehera hasi zen. 2008an bederatzigarren egin bazuen ere, bigarren mailara jeitsiarazi zuten, korrupzio eskandaluarengatik eta urte batzuk lehenago arbitroak mehatxatzeagatik. Hurrengo denboraldian hirugarren mailara jeitsi zuten diru arazoak zirela eta.
Palmaresa
Portugalen: 9
Porton: 1
- Portoko futbol txapelketa (1): 1913–14.
Kanpo estekak