Bizkaieraren fonotekea

Bizkaiko herri-euskararen grabazio batzen dituen


Bizkaieraren fonotekea Bizkaiko herri-euskararen hainbat lekukoren audio eta bideo grabazio batzen dituen datu-base fonetikoa da. Grabazioak entzun daitezke, testuen transkribapenak irakurri, baita berri-emailearen datuak ikusi ere. Kantak, ipuinak, esaldiak, narrazioak, eta esakuneak ere bildu dira.[1][2][3][4]

Hizkuntzaren aldetik ez ezik bilduma honek badu interesik antropologiaren eta etnografiaren aldetik, berriemaileen kontakizunetan bizitza tradizionalari buruzko hainbat datu agertzen baita.[5]

Iñaki Gaminde eta EHUko Bilboko Telekomunikazio-Ingeniari Eskolako Aholab ikerketa taldeak sortu zuten, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.[6][7]

Erreferentziak

Ikus ere bai

Kanpo estekak