Billi Yank

Billi Yank Ameriketako Estatu Batuen Iparraldeko estatuen nazio pertsonifikazioa zen, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila garaian. Estatu horien sinboloa zen, soldadu arrunten sinboloa. Hegoaldekoen sinboloa Johnny Reb zen, bestetik. Haren abizena yankee hitzatik zetorren; Ingalaterra Berriko hiritarrei horrela esaten zitzaien.[1]

Iparraldekoen uniformea zuen gazteak.

Ezaugarriak

Billi Yank artile urdinez egindako uniformea darama. Buruan ohiko txano kepia darama: kotoizkoa, urdina, laua eta larruzko biseraz. Normalean armekin eta Iparraldeko banderarekin irudikatzen zaio.

Komikiak

DC Comics unibertsoan, Spirit of America, lehendabizi Minuteman gisa agertu zen eta gero Brother Jonathan gisa. Ondoren, Gerra Zibilean bitan banatu ziren. Azkenenean, bi erdiek, Johnny Reb eta Billy Yank, irudi bakarra sortu zuten: Osaba Sam.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak