Betulaceae

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Zuhaitz eta zuhaixka hostogalkor eta monoikoak dira, eta hosto oso eta zerradunak dituzte.

Betulazeoak (Betulaceae) Fagales ordenako landare loredunen familia bat dira. Zuhaitz edo zuhaixka hostoerorkorreko landareak dira, eskualde epeletan eta eskualde tropikaletako mendialdeetan bizi direnak. Familia honetakoak dira, besteak beste, haltzak, hurritzak eta urkiak. Espezie gehienak Ipar hemisferiokoak dira.

Betulaceae
70 Ma-0 Ma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
Familia Betulaceae
Azpibanaketa

Duela gutxi arte, familia hau bitan banatuta zegoen: Betulaceae (Alnus eta Betula) eta Corylaceae (gainerakoak); azken azterketen ondorioz, lehengo Corylaceae familia Betulaceae familiaren barnean sailkatu da.

Generoak

130 bat espezie ditu familiak, 6 generotan banatuak. Hauek dira generoak:

Erreferentziak

Kanpo estekak