Behoka

Behoka urte betetik beherako moxal emea da. Behorra deitzeko gazteegia[1]. Zaldi ar gazteak berriz, zaldikoak deitzen dira.

Fjord arrazako behoka bere amarekin

Behokak behorrak bilakatzen dira lau urte betetzerakoan. Orduan hasten dira beraiek generalki moxalak egiten.

Iberiar Penintsulako hizkuntz ezberdinetan behoka hitza erabiltzen da baita ere "poniaren" sinonimo gisa, eta hainbat poni arraza behoka deitzen dira; Nafar behoka, Soriako behoka edo Ordunteko behoka arrazak, kasu. Gazteleraz, esate baterako, "jaca" hitza (behoka) erabiltzen da poni arrazak izendatzeko.

Erreferentziak

Kanpo estekak