Batata errea

Batata errea Ekialdeko Asiako neguko kale-janari ezaguna da.

Batata errea
patata platera
Osagaiakbatata
Historia
JatorriaTxinako Herri Errepublika

Txina

Txinan kolore horia duten batatak burdinazko erretilu handietan erretzen dira eta neguan zehar kalean saltzen dira[1]. Kǎo-báishǔ txinera tradizionalez: 烤白薯 deitzen dira Txinako Herri Errepublikan eta kǎo-dìguā Taiwanen. Batataren izena aldakorra da eskualde eta estatuetan zehar txineraz.

Korea

Korean gun-goguma (koreeraz: 군고구마) izena ematen zaio eta janari herritarra da bai Ipar zein Hego Korean[2][3]. Udazkenaren bukaeratik saltzen dira kalean, ushanka bat jantzita daramaten sailtzaileen aldetik, txano berezi bat. Batata mota asko dauden arren, Korean hobak-goguma barietatea da gehien atsegin dutena[4].

Hego Korean batata erreak lehortzen dituzte, gun-goguma-mallaengia (군고구마 말랭이) egiteko[5], edo izozkia egiteko (아이스 군고구마). Izozkia udan jateko ohitura dago gaur egun[6].

Japonia

Japonian yaki-imo izena ematen zaio (japonieraz: 焼き芋) eta kamioietan saltzen dira neguan zehar[7].

Argazki galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak