3D-ko animazioa; ezkerraldean odol -hodi normala eta eskuinaldean basolitatua
Fisiologia arloan, basodilatazioa, hodi-dilatazioa edo hodi-zabalkuntza[1]odol-hodien (arteriak eta zainak) barne-diametroa handitzeak ahalbidetzen duen odol-fluxua handitzea da. Basodilatazioa eragiten duten substantziei hodi-zabaltzaileak esaten zaie. Basodilatazioaren aurkako fenomenoa basokonstrikzioa da.[2]
Odol-hodien horman dagoen muskulu lisoaren erlaxazioak eragiten du basodilatazioa. Erlaxazio horrek hodien argiaren erradioa handitzen du eta odol-fluxua handitzea ahalbidetzen du. Horma baskularreko muskulu leunak estimulu desberdinei erantzuten die, besteak beste, nerbio-sistema autonomoaren aferentziei, hantura-zelulek eta farmako ugarik sekretatutako substantziei.
Basodilatazioaren funtzio fisiologiko nagusia organo edo ehun batera iristen den odol-fluxua areagotzea da. Adibidez, garuneko arterien basodilatazioak garunera odola iristea areagotzen du eta arteria koronarioen basodilatazioak bihotzeko odol-fluxua areagotzen du. Basodilatazioaren ondorioz, odol-presioa murriztu daiteke, arterietan gertatzen denean.[2]