Baskonia Kirol Kluba

Basauritar Kirol Kluba
Artikulu hau Basauriko kirol taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baskonia (argipena)».

Baskonia Kirol Kluba Basauriko futbol taldea da. 1913an sortua, egun hirugarren mailako IV. multzoan dabil eta Athletic Clubaren hirugarren taldea da.

Baskonia Kirol Kluba
Datuak
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
LigaHirugarren Federazioa
EstadioaArtunduagaBasauri
43°13′57″N 2°52′53″W / 43.2324°N 2.8815°W / 43.2324; -2.8815
Agintea
EntrenatzaileaCarlos Gurpegi
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1913ko urtarrilaren 1a
Koloreak         
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala

Historia

Club Deportivo Basconia 1913an Basaurin sortu zuten, izena 1892an sortutako eta orain desagertutako La Basconia enpresa siderometalurgikotik hartuta.

Klubeko "urrezko aroa" 1950eko hamarkadan hasi zen. 1951ean Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa irabazi zuen eta 1958 eta 1963 artean Bigarren Mailan aritu zen. Emaitzarik aipagarriena 1959ko bosgarren postua du.

1977an bigarren B maila eratu zen eta hasierako urtea bertan egin zuen Baskoniak baina 20. postuan gelditu ondoren hirugarren mailara itzuli zen. 1987an hirugarren egin ondoren berriz ere bigarren B mailara itzuli zen eta zazpi urte egin zituen jarraian 1994an maila galdu zuen arte.

1997ko ekainean, Baskoniak Athletic Clubekin ituna sinatu zuen hirugarren taldea izateko. Hori dela eta, Athletic Cluben harrobiko gazte batzuk taldean dabiltza eta Baskoniak ezin du Bigarren B Mailara igo Bilbao Athletic bigarren mailara igo arte.

Uniformea

  • Lehenengoa: Zamarra hori-beltza eta praka beltzak.

Futbol zelaia

2007 arte, Baskoniak Pedro López Cortázar futbol zelaian, ezagunago Basozelai izenaz, jokatzen zuen, 8.500 ikusleentzako tokia duena. [1]2007-08 denboralditik aurrera, Artunduaga udal futbol zelaian. [2] jokatuko du.

Datuak

2024-25 denboraldia barne.

Azken urteak

Denboraldia#MailaEmaitza
2006-074Hirugarren Maila6.a
2007-084Hirugarren Maila5.a
2008-094Hirugarren Maila7.a
2009-104Hirugarren Maila10.a
2010-114Hirugarren Maila7.a
2011-124Hirugarren Maila10.a
2012-134Hirugarren Maila12.a
2013-144Hirugarren Maila4.a
2014-154Hirugarren Maila16.a
2015-164Hirugarren Maila14.a
2016-174Hirugarren Maila10.a
2017-184Hirugarren Maila15.a
2018-194Hirugarren Maila6.a
2019-204Hirugarren Maila4.a
2020-214Hirugarren Maila5.a/4.a
2021-225Hirugarren Federazioa5.a
2022-235Hirugarren Federazioa4.a
2023-245Hirugarren Federazioa2.a
2024-255Hirugarren Federazioa

Palmaresa

Jokalari nagusiak

Goleatzailerik onenak

IzenaGolakDenboraldia
1.-Asier Villalibre202014-2015
1.-Gorka Santamaría202013-2014
3.-Aimar Cid192006-2007
4.-Sabin Merino162012-2013
4.-Gorka Azkorra162001-2002
4.-David Asensio161998-1999
7.-David Karanka151997-1998
7.-Carlos Gurpegi151999-2000
9.-Iñigo Vicente142016-2017
10.-Iñaki Goikoetxea132002-2003
10.-Ewan Urain132018-2019
10.-Youssouf Diarra132019-2020

Kanpo estekak