Barre

Barrea estimulu zenbaitek eragindako giza erreakzioa da, gehienetan alaitasun-sentimendua adierazten duena. Fisikoki, barrea arnasbotatze txikien segida da, artikulatu gabeko hotsekin batera. Ahoa ireki eta arnasa bota gabe ezpainekin adierazten den alaitasun eta begikotasun keinua irribarrea da.

Emakumea barrezka.

Barrea eragiten duten estimuluak txantxak, kilimak eta uneko zoriontasuna dira, besteak beste. Barrea artega egotearen seinale ere izan daiteke. Hitzik gabeko komunikazio modu bat ere izaten da eta horrela,[1] barre eta irri faltsuak ere badaude, beste batengan erreakzio jakin bat eragin nahi denean.

Erreferentziak

Kanpo estekak