Balmasedako geltokia

Bizkaiko tren geltokia

Balmaseda Euskal Herriko Bizkaiko tren geltoki bat da, Balmaseda udalerriko erdigunean kokatuta dagoena.

Balmaseda
Renfe Feve enpresako eskualdeko tren bat geltokian
Map
Lineak
«Galtzara  Herrera»
Kokapena
HelbideaGeltoki kalea 3, 48800
UdalerriaBalmaseda,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea05483
Gunea4. gunea
Irekiera1890eko abenduaren 5a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakPertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena 
Nasak2
Trenbideak4
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Feve
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Balmaseda
Renfe Feve  Bilbo Leon
 Eskema

Geltokia 1890eko abenduaren 5an ireki zen.

Egoera

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak

  •    Geltoki kalea, 1
  •    Geltoki kalea, 3

Historia

Kadagua ibaiaren arroan trenaren behin betiko proiektua Victor Txabarri, Manuel Allendesalazar, Enrique Aresti eta Ramón Bergé ingeniariek aurkeztu zuten 1888ko maiatzean. Urte bereko uztailean onartu zen. Burdinbidea onura publikokotzat jo zen, 99 urterako ustiapen batekin. Kadaguako Trenbidearen Konpainia 1888ko uztailaren 2an eratu zen kudeatzeko. Linea Zorrotzan abiatu behar zen, Bilbotik Portugaleterako burdinbideak auzo horretan zuen geltokian.[2]

Burdinbidea 1890eko abenduaren 5an inauguratu zen. Urtean gutxienez 96 000 bidaiari garraiatzeko asmoa zuten, eta jarduerak hasi eta lau urte eskasera 219 504 bidaiari mugitzen zituzten. Geltoki hori burdinbidearen gainerakoarekin batera inauguratu zen 1890eko abenduaren 5an.[3]

1972an FEVE eragileak trenbideen ustiapena bere esku hartu ondoren, 1975ean Bilbo-Leon eta Bilbo-Santander burdinbideak lotu zituen Arangurengo geltokian. Handik aurrera Leonetik zetozen trenek trenbide beretik heltzen dira Irauregira. Lutxanako eta Roblako saihesbideak zama-garraiorako trenentzako besterik ez ziren mantendu.

1994an Bilbo-Leon burdinbidea itxi ostean, trenek Balmasedako geltokira baino ez ziren heltzen.[4] 2003an berriro ireki zen Bilbo-Leon burdinbidea, batipat Robla kotren turistiko zerbitzua ezartzeko, eta baita egunean zentzu bakoitzeko tren bat jartzeko.[5]

Bilbo-Leon burdinbideari dagokionez, 2009an Galtzarako geralekura luzatuta, trenek aldiriko zerbitzua egiten dute Bilbora arte, eta tren bat ibiltzen da 30 minutuko maiztasunaz. Burdinbide hau, aipatutakoen artean guztiz elektrifikatuta dagoen bakarra da.[6]

Geltokia

Gaur egungo geltokiaren eraikinak balioztatze eta bidaia-txartelak erosteko makinez hornituta dago, eta informaziorako teleindikadore eta megafonia sistemak daude. Nasa aldaketa egiteko pasonibela gurutzatu behar da.

Zerbitzuak

Eskualdeko trenak

 Renfe Feve
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
R4Bilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiIrauregiZaramilloSodupeAranguren–GeltokiaAranguren–GeralekuaZallaBalmasedaArla–BerronUngo–NavaMercadilloCadaguaBercedoQuintanaEspinosa de los MonterosRedondoSotoscuevaPedrosaDosante–CidadRobredo–AhedoSoncilloArijaLlanolas RozasMontes Claroslos CarabeosMataporqueraCillamayorSalinas de PisuergaVado–CerveraCastrejon de la PeñaVillaverde–TarilonteSantibañez de la PeñaGuardo–GeralekuaGuardo–Geltokiala EspinaValcuendePuente AlmuheyCerezal de la GuzpeñaPrau de la GuzpeñaLlama de la GuzpeñaValle de las CasasSorribaCistiernala ErcinaBoñarela VeciellaMatallana de ToriuSan FelizAsuncion/UniversidadLeon
Matallana

Aldiriko trenak

 Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
 C-4fBilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiSanta AgedaKastrexanaIrauregiZaramilloQuadraSodupeArtxubeLanbarriGueñesAranguren–GeltokiaAranguren–GeralekuaZallaColegioIbarraBolunburuHerreraBalmasedaGaltzara

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

GaltzaraBalmasedaHerrera
Leon–Matallana Bilbo–Concordia