Balkanetako Kopa

Balkanetako Kopa Balkanen inguruan kokaturik dauden estatuen selekzioen arteko txapelketa bat izan zen, 1929 eta 1980 urteen artean jokatu zena. Errumania izan zen garaipen gehien lortu zituen selekzioa.

Historia

Lehenengo edizioan Bost talde ziren parte hartzekoak baina azken unean Albaniak atzera egin eta Errumania, Grezia, Jugoslavia eta Bulgariaren arteko txapelketa izan zen. Hiru urtetako iraupena izan zuen, 1929tik 1931era eta Errumaniak irabazi zuen. Hurrengo ekitaldietan talde berdinek hartu zuten parte eta astebeteko iraupena izan zuen txapelketak.

Bigarren Mundu Gerrak beharturiko pausaldiaren ondoren 1946an abiatu zen txapelketa berria. Greziak utzi egin zuen eta bere lekua Albaniak hartu zuen, garaipena lortuz gainera. 1947 eta 1948 urteetan txapelketa handitu nahi izan zuten eta Hungaria, Polonia eta Txekoslovakiako selekzioak gehitu zituzten. Txapelketa berriaren izena Balkanetako eta Europa Erdialdeko Txapelketa izan zen. 1948ko ekitaldia ordea bukatu gabe bertan behera gelditu zen.

1973an berrekin zitzaion txapelketari, oraingoan Errumania, Bulgaria, Grezia eta Turkia parte hartzaile zirela. Lau urte iraun zituen txapelketa honek. 1977an Jugoslavia gehitu zitzaien eta hau ere luzea izan zen, 1980an amaitu baitzen. Ez zen beste ekitaldirik izan.

Palmaresa

UrteaTxapeldunaBigarrenaHirugarrenaGolegile nagusia (golak)
1929-31 Errumania Jugoslavia Grezia Iuliu Bodola (7), Rudolf Wetzer (7)
1931 Bulgaria Turkia Jugoslavia Asen Panchev (3)
1932 Bulgaria Jugoslavia Errumania Aleksandar Živković (5)
1933 Errumania Jugoslavia Bulgaria Gheorghe Ciolac (4), Ștefan Dobay (4)
1934-35 Jugoslavia Grezia Errumania Aleksandar Tirnanić (3), Aleksandar Tomašević (3)
1935 Jugoslavia Bulgaria Grezia Lyubomir Angelov (5)
1936 Errumania Bulgaria Grezia Sándor Schwartz (4)
1937-45ez jokatuak
1946 Albania Jugoslavia Errumania Loro Boriçi (2), Qamil Teliti (2)
Nicolae Reuter (2), Božidar Sandić (2)
1947 Hungaria Jugoslavia Errumania Ferenc Deák (5)
1948*--- Ferenc Puskás (8)
1948-72ez jokatuak
1973-76 Bulgaria Errumania- Cemil Turan (4)
1977-80 Errumania Jugoslavia- Anghel Iordănescu (6)
  • 1948an txapelketa amaitu ez bazen ere 16 partida jokatu ziren.

Garaipenak

SelekzioaGaraipenakurteak
Errumania41929-31, 1933, 1936, 1977-80
Bulgaria31931, 1932, 1973-76
Jugoslavia21934-35, 1935
Albania11946
Hungaria11947

Kanpo estekak