Azpiarrosa klorousain

Azpiarrosa klorousaina (Entoloma rhodopolium edo Entoloma nidorosum) Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Entoloma lividum delakoak baino gaitz gastrointestinal arinagoak eragiten dituen espezie toxikoa da.

Azpiarrosa klorousaina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma rhodopolium
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora arrosak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 3 eta 6 (7) cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik lau-ganbilera, eta batzuetan apur bat hondoratuta. Ertz uhindua, apur bat ildaskatu-krenulatua, batzuetan pitzatua eta zahartzean kurbatutik laura. Azal higrofanoa eta leuna; beix koloretik marroi argira doana, eta eguraldi hezean eta lehorrean gris-arrexkatik okre antzekora doan kolorekoa, oliba koloreko erreflexuekin eta satinatua.

Orriak: Nahiko estu, adnatatik hasi eta emarginatu-dekurrenteetara, eta tartekatutako orritxoekin; hasieran zurixkak eta, azkenik, zahartzean arrosa kolorekoetatik teila kolorekoetara.

Hanka: 5 - 10 x 0,3 - 0,8 cm-ko zilindrikoa, hauskorra, zahartzean barnehutsa, zeta antzekoa eta luzetara zuntzezkoa; kolore zurixka-grisaxkakoa beixera doana eta zahartzean horixkarako joerarekin.

Haragia: Hauskorra, mehea eta zurixka; lixiba edo nitro usainekoa eta zapore desatseginekoa.[2]

Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Nidorosum epitetoa berriz latinetik dator, usaintsua esan nahi duen "nidorosus" hitzetik. Bere usainagatik.

Toxikotasuna

Sindrome gastroenteritiko arinak eragiten dituen espezie toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

Entoloma nidorosum delakoarekin eta Entoloma majaloides espeziarekin, honek ia ez du usainik eta zaporegabea da eta Populus, Ulmus, Salix edo Betula zuhaitzetan hazten da.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean. Hostozabal eta koniferoen baso hezeetan hazten da.[5]

Galeria

Erreferentzia

Kanpo estekak