Aza landare

Aza landarea[1] (Brassica oleracea) landare espezie bat da, barazki kultibar ugari dituena, horien artean aza bera (edo buru-aza), brokolia, azalorea, bruselaza eta abar. Antzinatetik landatu izan da. Bere jatorrizko forma landugabea, basaza edo aza basa, jatorriz Europa hego-mendebaldeko kostaldekoa da.

Aza landare
Espeziearen forma basatia
Irudi gehiago
Iraute egoera

Daturik gabe  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
LeinuaBrassiceae
GeneroaBrassica
Espeziea Brassica oleracea
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Ezaugarriak

Jatorriz Europako hegoaldeko eta mendebaldeko kostaldeetakoa den landarea da. Bere jatorrizko ingurune geografikoan gainerako espezieekin duen lehiak itsaslabar kareharritsuetara baztertu dute, gatza eta karea ondo jasaten baititu.

B. olearacea berez biurtekoa da eta lehen urtean hosto handiko erroseta sendoa eratzen du. Hostoak mamitsuagoak eta lodiagoak dira beste Brassica generoko espezieak baino, inguru zailetan ura eta elikagaiak metatzeko oso erabilgarri direnak. Bigarren urtean, gordetako elikagaiak erabiltzen ditu 1-2 m garai lore gara handia osatzeko, lore hori ugarirekin.

Aza aberatsa da C bitamina, A bitamina, kaltzioa eta β-karotenoan, eta zuntz ugari du.

Landareak atal hauek ditu lurretik kanpo:

  • aza-kirtena (edo aza-ipurdia[2], aza-muskarra[2], aza-ondoa[2], aza-orpoa[2], aza-zangarra[2], aza-zurtoina[2], aza-zuztarra[2], aza-trontzoa
  • aza-hostoak (edo azostoa[3], aza-orria[2], azorria[4])
    • aza-garak
  • aza-burua (edo azaburua[5]), buru-aza[2])

Motak

Aza (Brassica oleracea var. capitata)

Brassica oleracea espezieko kultibarrak taldetan sailkatzen dira, zeinen artean Acephala ("burugabea") taldekoak diren jatorrizko espeziearen antz handiena dutena:

  • Brassica oleracea var. Alboglabra taldea - kai-lan (txinatar brokolia)
  • Brassica oleracea var. Botrytis taldea - azalorea eta romaneskoa
  • Brassica oleracea var. Capitata taldea - aza arrunta (edo buru-aza[6] edo azakoba[7]
  • Brassica oleracea var. Costata taldea
  • Brassica oleracea var. Gemmifera taldea - bruselaza
  • Brassica oleracea var. Gongylodes taldea - errefau-aza
  • Brassica oleracea var. Italica taldea - brokolia
  • Brassica oleracea var. Medullosa taldea
  • Brassica oleracea var. Palmifolia taldea - Jerseyko aza
  • Brassica oleracea var. Ramosa taldea
  • Brassica oleracea var. Sabauda taldea - aza kizkurra
  • Brassica oleracea var. Sabellica taldea - aza berdea[2] edo kale aza
  • Brassica oleracea var. Viridis taldea - bazka-aza edo galego-aza[2]

Historia

Nekazaritzaren etorrerarekin eta basalandareen etxekotzearekin batera, Mediterraneo iparraldeko jendea basa landarea kultibatzen hasi zen. B. oleracea milaka urtez landu dela uste bada ere, greziarren eta erromatarren garaiak baino lehen etxeko landare gisa izan zuen historia ez da ezagutzen. Bi zibilizazio hauek lorategietako landare gisa erabiltzen zuten. Fenotipoaren ezaugarri batuzk artifizialki hautatuz, itxura-ezberdintasun handiko aldaeren agerpenak mila urte gutxi batzuk hartu zituen. Hosto, buru, zurtoin eta infloreszentzia mota bat hobetsiz, gaur egun ezagutzen diren kultibar ugariak sortu ziren:

  • Hostoak jatea nahiago izateak, hosto handiagoak zituzten landareak hautatzea ekarri zuen eta K.a. V. mende inguruan jada aza kizkurra (Brassica oleracea var. viridis) garatu zen.
  • Hautaketa jarraitzean, hostoak trinkotze aldera joan zen, I. mende inguruan buru-aza (Brassica oleracea var. capitata) garatu zen.
  • Zurtoin lodiak hautatzean, I. mende inguruan ere errefau-aza (Brassica oleracea var. gongylodes) garatu zen egungo Alemanian.
  • Heldu gabeko infloreszentziaren hautaketak, XV. mende inguruan azalorea (Brassica oleracea var. botrytis) garatu zen Europan, eta 100 urte ondoren brokolia (Brassica oleracea var. italica) agertu zen Italian.
  • Alboko kimuak zituzten landareak hautatzean, XVIII. mendean zehar Bruselazak (Brassica oleracea var. gemmifera) garatu ziren Belgikan.

Egun

Ekoizpena tonatan, 2003-2004
FAOSTAT (FAO) zifrak

Txina30.584.91146 %32.601.00048 %
India5 800 0009 %6 000 0009 %
Errusia4 440 5707 %4 500 0007 %
Hego Korea2 959 8554 %2 800 0004 %
AEB2 433 1104 %2 450 0004 %
Japonia2 343 0004 %2 300 0003 %
Indonesia1 551 4302 %1 551 4302 %
Besteak1 6714 70825 %16 177 16324 %
Guztira66.827.584100 %68.379.593100 %

Erreferentziak

Kanpo estekak