Autostrada A10

Autostrada A10 izenekoa, aurretik italieraz Autostrada dei Fiori bezala ezagutzen dena (Loreen autobidea), bere osotasunean Ligurian zehar doa, Genova eta Ventimiglia elkartuz, azken hau Liguria eskualdeko mendebaldeko muga delarik, Frantziarekin muga egiten baitu. Behin Ventimiglia igaro ondoren Frantziatik jarraitzen du Autoroute A8an zehar Aix-en-Provence hiriraino. 158,7 kilometroko luzera du eta bere luzera osoan zehar E80 Europar ibilbidearen zati da.

Autostrada A10
E80 europar bidea
Geografia
Terminus
Genova
: Ventimiglia
Luzera158,1 km
LurraldeaLiguria
Ezaugarriak
SistemaAutostrade in Italy (en) Itzuli
Historia
Irekiera1967
Ibilbide zehatza Liguria eskualdean.

Historia

Genova eta Savona arteko zatia 1967ko irailak 5etik irekita dago, eta Savona eta Ventimiglia artekoa 1971ko azaroak 6tik.

Genova eta Savona artean, autobide hau hiru errailetara zabaldu da azken urteetan: iparraldeko errepidea, Ventimigliaranzko norantzan, berriz eraikia dago, Genovarako norantzan jatorrizko ibilbidea jarraitzen duen bitartean, martxaren bi zentzuetan. Errepide zaharra, Genovarako bidean oso malkartsua da, Genovatik Serravallera doan Autostrada A7an ikusten den bezala arrazoi beragatik, hiru errailetara zabaldu izanak, gainera, bere egungo ibilbidea zehaztu du, larrialdiko erraila bertan behera uztea eta errail guztia autobideentzako autobideen kodexean aurreikusten den 3,75 metroko zabalerara baino gutxiagora murriztea. Honek onartutako gehienezko abiadura murriztu du 80 kilometro orduko arte Albissola Marina eta Genovako Voltri herriaren arteko zati guztian zehar. Hirugarren erraila ikus daiteke A26 autobidearekin elkartzen den tokia eta Varazzeren artean, Savona/Ventimigliarako norantzan, Genovara zuzenean joanda hirugarren erraila Albissola Marina eta A26 autobidearen artean dagoen bitartean.

Savona eta eskualdearen mugaren arteko zatia, 1960ko hamarkadaren amaieran egina, erabat berria da, eta norantza bakoitzean bi errailez osatuta dauden bi errepidez osatua dago.

Autobidearen Genovako hasieran zubi inportante bat zegoen, Polcevera ibaiaren harana igarotzen Genovan bertan, Morandi zubia, baina goitik behera erori zen 2018ko abuztuaren 14an, 43 hildako eraginez. 2020an ordezko zubia inauguratu zuten, Genova San Giorgio izena emanda.

Kudeaketa

Bi enpresak kudeatua (Genovatik Savonara Autostrade per l'Italia S.p.A.k) eta Savonatik eskualdearen mendebaldeko mugaraino Autostrada dei Fiori S.p.Ak) hogeitabi sarrera geltoki ditu, zorti zerbitzuguneak dira eta beste hamalauak geltokiak.

Autostrada A10 Diano Marinatik gertu.

Ibilbidearen zati handi bat kosta erdialdean eraikia dago, zubi eta galeriak bata bestearen atzetik dituela. Honegatik, autobide honetako bidesaria Italiako garestienetako bat da.

A10 autobideak, behin Savona ekialdean utzi ondoren, Albenga, Imperia, Sanremo eta Ventimiglia hiriak zeharkatzen ditu. Azken hau atzean utzi eta sei kilometrora, Cima della Girauda izeneko galeriaren barnean, Liguria eta Frantzia arteko muga ikus daiteke. Gaur egun, errepidean dauden seinaleek muga hori aurreko zubia den Grimaldin jartzen dute, 1990eko hamarkadaren amaierararte galeriaren barnean jarritako kartel dizdiratsu batek mugaren toki zehatza adierazten zuen (gaur egun argiteria sistemaren aldaketagatik eta asfaltuaren sendoera ezberdinagatik nabari daitekeena).

Jarraian Autostrada A6rekin elkartzen da, Turineraino erabil daitekeena, Autostrada A26rekin Po ibaiaren harana, Suitza eta iparraldeko hiri garrantzitsu guztietaraino, azkenean, Autostrada A7ren azken zatian amaitzeko, Milaneraino 3 kilometroko zati bat egin ondoren, azken honetan Autostrada A12tik sar daiteke La Speziara eta Tirrenoko rivieraraino iristeko.

Ibilbidea

Liguriako kostaldetik zehar doa autobidea, parterik gehienean altuerako bide batetik, itsasertza ebitatuz. Hain da menditsua kostalde hori non autobidea tunel eta zubi tartekatuen sekuentzia bat da funtsean.

Hona tarte eta irteeren taula:

A10 GENOVA - VENTIMIGLIA
Autostrada dei Fiori
MotaAdierazpena↓km↓↑km↑ProbintziaEuropar autobidea
Milano
Livorno
Genova Sampierdarena
0158,1GE
Genova Aeroporto2156GE
Genova Pegli6152GE
Genova Voltri11147GE
Alessandria - Gravellona Toce13145GE
Area parcheggio "Terrarossa Sud"140,3GE
Arenzano20138GE
Area Servizio "Piani d'Invrea"26132SV
Varazze27131SV
Celle Ligure32126SV
Albisola36120SV
Area Servizio "S.Cristoforo"42116SV
Complanare Savona
Torino
Savona
Area Servizio "Aurelia Sud"
44113SV
Area Servizio "Valleggia Nord"SV
Spotorno52106SV
Area Servizio "Borsana Sud"SV
Area parcheggio "Borsana Nord"55,7SV
Area parcheggio "Feglino Sud"100SV
Feglino [1]6099SV
Area parcheggio "Aquila Sud"98,7SV
Finale Ligure6395SV
Pietra Ligure6890SV
Borghetto Santo Spirito7286SV
Area parcheggio "Piccaro Nord"75,5SV
Area Servizio "Ceriale"7781SV
Albenga8177SV
Andora9365SV
Area Servizio "Rinovo"95SV
Area parcheggio "Valle Chiappa"98.1SV
Area Servizio "Valle Chiappa"60SV
San Bartolomeo al Mare10458IM
Area parcheggio "Gorleri Est"54,2IM
Imperia est11252IM
Imperia ovest11946IM
Area Servizio "Conioli"38IM
Area Servizio "Castellaro"123IM
Arma di Taggia - Sanremo est12830IM
Sanremo ovest13619IM
Area Servizio "Bordighera"14315IM
Bordighera14612IM
Ventimiglia [2]
Colle di Tenda - Cuneo
Area Servizio "Autoporto"
151,96IM
Barriera Confine di Stato151,86IM
Mentone - Monaco - Nizza
Eskualde muga - Frantzia
158,10IM

Artikulu hau italierazko wikipediatik itzulia dago.

Erreferentziak

Kanpo estekak