Atarrabiako San Andres errota


San Andres errota Atarrabia eta Uharte herrien artean dago. Argaren ibai-parkean, Arreko Trinitatearen ermitaren ondoan. Donejakue bideko bi adar, Frantziakoa eta Baztangoa, batzen diren tokia kilometro bat baino gertuago dago.[1] Atarrabiako eta Uharteko bizilagunek 1541an elkarrekin eraiki zuten errota. Ura Durraburuko presatik hartzen du.

Atarrabiako San Andres errota
Kokapena
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1541ean errota, 1897an zentral hidroelektrikoa, 1897ean-edo irin-lantegia.
ZuzendariaIruñerriko Mankomunitatea
Webguneahttps://www.mcp.es/eu/jarduerak/informazio-zentroetan/san-andres-errota

Argaren ibai-parkean

Argaren ibai-parkea Iruñerriko Mankomunitateak sortu zuen. Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean 12 kilometro inguruko natur pasealekua da. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak eta erdian dagoen informazio-zentro eta atseden-lekua da errota.[2]

Zentral elektrikoa

XIX. mendean zentral hidroelektriko bat jarri zuten Atarrabiari argi elektrikoa emateko, horrela funtzionatu zuen 1897tik 1907ra bitarte. Geroago zenbait lantegi hornitu zituen. 1921etik aurrera Atarrabiako udalarekin akordio bat egin zuten, herriko elektrizitate-horniduran matxurak gertatuz gero errotako elektrizitatea erabiliko zen. Horrela aritu zen zentrala 2005ean itxi zuten arte. Francis turbinak 5,3 kilowatteko potentzia zuen itxi zutenean. Gaur egun berriro martxan dago.

Irin-lantegia

Irin-lantegi bat ere jarri zuten 1896an. Arbeitzako irin-lantegia zena XX. mendearen lehen erdian jardunean aritu zen. Garai hartako tresneriak aukera eman zuen zerealak hobeto garbitu eta aukeratzeko, irin meheagoa lortzeko eta ekoizpena handitzeko. Osagai nabarmenak hauek ziren: Hartxintxarrak kentzeko makina, pikorra ehotzeko arraboi-errota, planchister bahetze-sistema, irina garraiatzeko kazoleta-uhalak eta hautsa kentzeko mahuka-iragazkia.

Aldiroko uholdeak

Errota inguruan ibaiak uholdea sortzen du aldiro. Azkeneko uholdeen eskala ikus daiteke kanpoko zutabe batean:

  • 1,17 m. 2018-04-12
  • 1,50 m. 2015-02-25
  • 0,82 m. 2015-01-30
  • 2,74 m. 2013-06-09[3]
  • 1,55 m. 2013-01-16[4]

Informazio-zentroa

Gaur egun errotaren eraikina ibai-parkeari buruzko informazio-zentroa da. Errotak bere historian zehar izan dituen erabilerak ere azaltzen dira bertan.[5]<gallery mode="packed-hover">Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 22.jpg|Arga ibilbidea parean dago.Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 15.jpg|Atseden lekuaFitxategi:Atarrabiako San Andres errota 11.jpg|Durraburuko presa gertuFitxategi:Atarrabiako San Andres errota 14.jpg|Uraren sarreraFitxategi:Atarrabiako San Andres errota 12.jpg|Ubideko uhateakFitxategi:Atarrabiako SanAndres errota Irin lantegia.jpg|irin-lantegiaFitxategi:Atarrabiako SanAndres errota Turbina.jpg|Turbina, zentral elektrikoaFitxategi:Atarrabiako San Andres errota 16.jpg|Uraren irteeraFitxategi:Atarrabiako San Andres errota 13.jpg|Aldiroko uholdeen markak.

Garraioa

Eskualdeko Hiri Garraioak 2 linea ditu:

Erreferentziak

Kanpo estekak