Arrosa leiho bat, leiho zirkular sartu bat da, beirateez hornitua dagoena eta bere trazeria, ohi, modu erradialean jarria duena.
Arrosa leihoa, arkitektura erromanikoan, eta, askoz gehiago, gotikoan erabili zen. Hasiera batean, diametro txikikoa izaten zen, eta nabeen alboetan okulu eran jartzen zen. Baina, XIII. mendetik aurrera, arrosa leihoak, handiagoak eta apaindura konplexuagokoak egiten hasi ziren, harri filigranetako maila sinestezinetara iristeraino. Fatxadetan jartzera pasa zen, atarien gainetik eta transeptuaren aurrealdeetako bakoitzean. Beirateak, ohi, kolore biziz margoturiko eszena biblikoekin apaintzen ziren.
Arrosa leihoari, sinbolismo bikoitz bat eman izan zaio. Alde batetik, mariarra, arrosa baten egiturarekin duen antzekotasuna dela eta, eta, bestetik, Jesus iradokitzen duen beste bat, eguzki izpien imitazio bezala.
Bere betebeharra ere, bikoitza da: alde batetik, bietan sinpleena den tenpluen barrualdea argiztatzea, bestetik, arrosa leihoak erdiko nabeko frontean irekitzen direnean beirate koloreanitzek iragazitako argi izpiek aldarean jotzean giro misteriotsu bat lortzea.