Argentinako zinema historikoki Latinoamerika osoko garatuenetarikoa izan da, Mexiko eta Brasilen egindakoekin batera. Azken urteotan hainbat pelikulak sariak eskuratu dituzte nazioartean.
1897an"La bandera argentina" herrialdean egindako lehenengo lan-dokumentala izan zen.
1915ean"Nobleza Gaucha" pelikulak arrakasta lortu zuen, Jose Hernandez idazlearen "Martin Fierro" pertsonaian oinarriturik.
1917an Quirino Cristianik historia osoan lehen pelikula animatua egin zuen, "El apóstol" izenburukoa. Urte hartan bertan Carlos Gardel abeslariak debuta egin zuen zineman.
1931n"Muñequitas porteñas" pelikula estreinatu zuten, soinuarekin egindako lehendabizikoa.
1940ko hamarkadan zinema klasikoaren garaia osatu zuten hainbat pelikulak: "Historia de una noche" (1941), "La Guerra Gaucha" (1942), "La dama duende" eta "Malambo" (1945), "Pelota de trapo" (1948), "Crimen de Oribe" (1950) eta "Las aguas bajan turbias" (1952).
1992an"Un lugar en el mundo" estreinatu zuen Adolfo Aristarainek, sorta bikainaren ale bat izan zena: "Martín Hache", "Lugares comunes" eta "Roma", nazioartean saritutako lanak izan direnak, tartean Donostiako Zinemaldian.
2004an 66 estreinaldi eta hurrengo urtean 63 egin zituzten, historiako emankorrenak izanda.