Arboglifo

Arboglifoak edo dendroglifoak Mendebaldeko Estatu Batuetan zehar artzainek, horietatik asko euskaldunak eta irlandarrak[1], makalen azalean egindako glifoak dira.

Euskal grabatu gisa identifikatutako arboglifo bat, makal batean (Steens Mountain inguruetan aurkitua.
Tom Mix aktorearen erretratua makal batean, 1936koa, Santa Fe Baso Nazionala, Río Arriba konderria, Mexiko Berria

Iparraldeko Kaliforniatik eta Boise (Idaho) edo Steamboat Springs (Colorado) inguruan aurkitu dituzte.[2]

1997an Estatu Batuetako Baso Agentziak Oregongo Baso Nazionalean zeuden arboglifoak zenbatu eta ikertu zituen[3]. Boisen ere arboglifoak ikertu dituzte.[4]

Mendebaldean gehien haututako zuhaitza makala izan zen, 85 urte inguru bakarrik bizi dena[5].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak