Arantza Aldezabal
Arantza Aldezabal Roteta (Pasai Antxo, Gipuzkoa, 1967ko urriaren 3a) biologia zientzietan doktorea da (UPV/EHU). 2008tik UPV/EHUko Landare-Biologia eta Ekologia Saileko Irakasle Agregatua da eta ikerketari dagokionez, FisioKlima-AgroSosT deritzon Ikerketa-Taldean, “Larratzearen Ekologia eta lurzoru-landare-animalia elkarrekintzak” izeneko ikerketa-lerroaren ikerlari nagusia da[1]. UEUren talde eragileko kidea ere bada 2023tik[2].
Arantza Aldezabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasaia, 1967ko urriaren 3a (56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Ricardo García-González (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, biologoa eta irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Ikerketa
FisioKlima-AgroSosT deritzon Ikerketa-Taldeko kidea da, “Larratzearen Ekologia eta lurzoru-landare-animalia elkarrekintzak” izeneko ikerketa-lerroaren ikerlari nagusia. Instituto Pirenaico de Ecología (IPE-CSIC) ikerketa-zentroan egin zuen doktore tesia eta ondoren doktoratu ondoko 2 urteko ibilbidea NEIKER Zentru Teknologikoan.
1997an doktoratu zen Pirinioetako mendiko abeltzaintza-sistemari buruzko tesiarekin,[3] eta handik aurrera lurzoru-landare-animalia trinomioaren arteko elkarrekintzen azterketara bideratu du bere ikerketa, baita flora eta habitat mehatxatuen azterketa eta kudeaketara ere. Ordutik hona, 65 ikerketa-proiektu, kontratu, zerbitzu tekniko eta ekintza berezietan parte hartu du, erakunde bat baino gehiagotako ikerketa-taldeekin kolaborazio-sare zabala eraikiz (IPE-CSIC, James Hutton Institute, BC3, NEIKER-Tecnalia). Horri esker, diziplina anitzeko lan-taldeak egituratuz, azken urteetan eskualde atlantiarreko mendiko artzaintza-sistemaren iraunkortasunaren inguruko ikerketa sustatu du, helburu argi batekin: hobeto ulertzea aldaketa globalaren eta mendi-eremuetako biodibertsitatearen arteko elkarrekintza, eremu horien iraunkortasuna bermatuko duen kudeaketa eraginkorrena diseinatzen laguntzeko.
UEUkidea
Udako Euskal Unibertsitateko talde eragileko kidea da 2023tik[4]. UEUren Natur ZIentzien saileko kidea ere bada.[5] IkerGazte kongresuan Batzorde Zientifikoko kide ere bada (2019, 2021 eta 2023)[6].
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Arantza Aldezabal RotetaInguma-datu basean (25 erreferentzia)
- FisioKlima-AgroSosT