Arüe

Zuberoako antzinako udalerria

Arüe Zuberoako antzinako udalerria izan zen. 1973an Ithorrotze-Olhaibirekin batera Arüe-Ithorrotze-Olhaibi udalerria osatu zuen.

Arüe
 Euskal Herria
Herriko eliza goizez
Map
Kokapena
Herrialdea Zuberoa
UdalerriaArüe-Ithorrotze-Olhaibi
Administrazioa
Posta kodea64120
Herritarraarüetar
Geografia
Koordenatuak43°18′40″N 0°55′02″W / 43.3111°N 0.9172°W / 43.3111; -0.9172
Demografia

Toponimia

Frantsesezko toponimoa Aroue da. Historian zehar Arüe honela idatzia izan da:

  • Aroe (1337[1]),
  • Aroa (1385[2], Duchesne bildumaren CXIV. liburukia[3]),
  • Aroe eta Sent Stephen d'Aroe (1460 eta 1469 hurrenez hurren[2] , Ohixen paperak[4]),
  • Degaierie de Aroa (1520[1])
  • Aroue (1690[1]).

Biztanleriaren bilakaera

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
464379543509514555535500506
185618611866187218761881188618911896
506466393400402368340355352
190119061911192119261931193619461954
328345326268277254249270265
196219681975198219901999200920142020
268223-------

Iturria : Cassini proiektua[5]

Ikustekoak

San Ezteberen eliza erromanikoa, XIX. mendean berreraikia[6].

Euskara

Philippe Dulauren[7] pasartea (Ahotsak[8][9] proiekturako).

Arüen[8] Pettarrako euskara[9] mintzatzen da, zuberotarra[10]. Zuberotarrek eurek hizkera mota bi bereizi izan dituzte: alderdi menditsukoa edo Basabürü eskualdekoa, eta ordokikoa edo Pettarrekoa. Beste alde batetik, berriz, Zuberoako ipar-mendebalean badira euskara zuberotarretik aldendu eta Nafarroa Beherera hurbiltzen diren zenbait herri: Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi, Etxarri eta Pagola. Bestalde, administrazioz Biarno den Eskiula herrian euskara zuberotarra mintzatzen da.









Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.