Antzandobi arrunt

Euskal Herriko eremu atlantikoko antzandobirik ugariena. Arrak burua grisa du eta begi gaineko marra beltz batez hornituta dago; emea arrea da. Eztarria zuria da, sabelaldea arrosa eta bizkarra arre gorriska.

Antzandobi arrunta (Lanius collurio) laniidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasian bizi dena[1]. Espezie migratzailea da, neguak Afrika tropikalean ematen dituena. Euskal Herrian aurkitzen ahal den hiru antzandobi espezietako bat da.

Antzandobi arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaLaniidae
GeneroaLanius
Espeziea Lanius collurio
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
eta

Datu orokorrak
Masa3,15 g (pisua jaiotzean)
Zabalera26 cm
Kumaldiaren tamaina5,5
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora14 egun
Cuculus canorus canorus + Lanius collurio

Deskribapena

16-18 zentimetro arteko txoria da. Antzandobi arraren bizkarra gorrixka da eta sabelaldea zuria. Buruak kolore urdinxka du eta antifaz beltz batek zeharkatzen du begi aldea. Emeak apalagoak dira, buru eta gainalde gorrixka eta azpialde zuria baitute.

Neurriz zozoaren antzekoa, bere buru handiak oso bereizgarri egiten du antzandobia, eta euskaraz eskualde askotan ematen zaion izenak ere ondo adierazten du gainontzeko txoriak baino kaxko handiagoa duela: buruhandia, txorihandia, begihandia...[2]

Elikadura

Intsektuak jaten ditu, baita animalia handiagoak ere, hala nola, txori txikiak, saguak eta sugandilak. Ohitura berezi bat badu, harrapakinak arantzatan sartzen ditu geroragoko biltegia osatuz. Elorri-arantzetan eta beste arantza zorrotz batzuk erabiltzen dituzte, baita gizakiek egindako alanbradak[3].

Ehizatzeko gehienbat zuhaixketan, zutoinetan, hesietan edota kableetan pausatu eta kokatzen da, lurrera adi-adi begiratzeko. Aldi berean, isatsa gora-beherantz ala aldeetarantz mantso-mantso mugitzen duen bitartean, zelatan egoten da. Lurrean harrapakin bat ikusten duenean, harantz albotik abiatzen da. Bestalde, bere inguruan pasatzen den intsektua erraz harrapatzen du. Hala ere, lurrean sarritan huts egiten du harrapaketan.

Erreferentziak


Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.