Alfontso II.aren eta Gaztelako Urrakaren semea zen. Portugalgo hegoaldeko lurraldeak konkistatu zizkien musulmanei. Elizarekiko neurri zorrotzak hartu bazituen ere, ezin izan zien aurre egin nobleziari eta goi mailako apaizgoari. Nobleak eta apaizak Inozentzio IV.a aita santuaren aurrean kexu agertu ziren, erregearen gehiegikeriak eta Lope Diaz HarokoaBizkaiko jaunarenalabarekin ezkontzeko zituen asmoak zirela eta. Aita santuak errege kargutik kendu zuen Antso (1245, Lyongo kontzilioa) eta hiru urtez borrokatu ondoren Toledora erretiratu zen betiko.